Nina Kraviz izango da zezeileko Art After Dark saioko kartelburua

Bizkaie! 2013-02-08 13:15   Musikea

Nina Kraviz musikari siberiarra izango zezeileko Art After Dark egitarauko kartelburua. Watts Attack Sound Systemek eta Espanto DJ taldeak be saioa izango dabe zezeilaren 15ean, Bilboko Guggenheim museoan.

Nina Kraviz musikari siberiarra izango zezeileko Art After Dark egitarauko kartelburua. Watts Attack Sound Systemek eta Espanto DJ taldeak be saioa izango dabe zezeilaren 15ean, Bilboko Guggenheim museoan.

Nina Kravizek bere lehenengo diskoko kantak ekarriko ditu Bilbora. Rekids etxeak kaleratu dau Moskuko Propaganda klub mitikoko produktore, abeslari, kazetari eta Dj-aren lana. Downtempo eta techhousez beteriko emonaldia izango da. Saioa 23:00etan hasiko da.

Lehenago, Espanto Dj taldea izango da nagusi eszenatoian. Atzoko eta gaur egungo rock’n rollik onena ipiniko dabe Teresak eta Luisek, Espantoko kide biek. Euren lanik barriena Rock’n Roll Austrohúngaro diskoetxeak argitaratu dau. Disko oso harrigarria, taldea ezagutzen dabenentzak zein ganerakoentzat. Gaua Watts Attack Sound Systemek ipiniko dau martxan, 20:00etatik aurrera. Uribe Kostako taldeak 70eko eta 80ko hamarkadetako roots & dub doinuak ipiniko ditue.

Betiko lez, Art After Dark saiora datozan guztiek Guggenheimen dagozan erakusketak ikusteko aukerea izango dabe, 22:00etatik 1:00etara bitartean. Une honetan ondoko erakusketak dagoz ikusgai: Historiaren istorioak, Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Bizitako arkitektura, eta Guggenheim Bilbao Museoaren aukeraketak III. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan antolatu dau Guggenheimek saioa, halanda ze, Boluetako aretora hurreratzen diran guztiek doban sartu ahal izango klubera hau horretan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu