'Barrura Begiratzeko Leihoak', ziklo baten amaierea
2013-02-06 14:52 BarriakZinezen ondorengo ahalegina Euskal Herriko mugak gaindituz, beste eremu batzuetara salto egin eta nazinoartean erakustea izango da, lehen erakustaldia zezeilaren 23an Bartzelonan egingo dalarik.
Urriaren 27an, Barrura Begiratzeko Leihoak filma Bilbon estreinau genduanetik, 100 herritik gora bisitau doguz, Donapauletik Portugaletera, eta Ondarrutik Iruñeara ibili gara gelditu barik. Eta orain, Oreretako emonaldiagaz, ziklo bat amaitutzat emoten dogu. Hiru hilebete honeetan, 14.500 ikusle gainditu ditu filmak eta 1.500 bat dvd saldu.
Halan da be, Barrura Begiratzeko Leihoak ez da oraindino amaitu. Aurrerantzean pelikulearen zabalkundea beste modu eta moldeetan egiteko asmoa dago, bere ibilbidea egiten jarraitu daian. Erosteko aukerea be izango da Elkar Megadendetan, baina batez be Zinezen ondorengo ahalegina Euskal Herriko mugak gaindituz, beste eremu batzuetara salto egin eta nazinoartean erakustea izango da, lehen erakustaldia zezeilaren 23an Bartzelonan egingo dalarik.
Zinezek esku artean izan dauen lehen proiektu hau ez zan egia bihurtuko modu batera edo bestera jentearengandik jasotako, modu bateko zein besteko, laguntza eta inplikazinoagaitik izan ez balitz beraz, ez geunke agur esan gura zuei, guztioi, gure eskerrik zintzoenak emon barik. Zuen ekarpen ekonomikorik barik, eta batez be zuen babesik barik, ezingo geunkean ezelan be aurrera egin.
Bi urte luze joan dira Josu Martinezek filmaren asmoa azaldu euskunetik. Asmoa beharrezkoa eta interesantea begitandu jakun gaia eta plantemendu artistikoaren aldetik. Ordutik, Zinezeko lan-taldea, asmo hori behar lekura eroaten ahalegindu da. Baina ez da beti guk uste eta espero legez izan, ez da beti eta danen aldetik ondo hartua izan, errespetoz jasoa izan, badira oraindino preso politikoak eta bere senidek bizi daben errealidadea kontetea (pelikula batean bada be) letra handiz, zentsurarik barik, traba barik onartzen ez dabenak, normalizazio bidean egon bagagoz be asko eta handiak dira oztopoak. Esangura horretan Barrura Begiratzeko Leihoak filmak jasotako erasoak gogorrak eta justifikau ezinak izan dira, gehienbat pelikulea erakutsi aurretik.
Ondoren, pelikulak kritika onak baino ez ditu jaso. Kosta hala kosta herri honetan jente askok bizi eta ziprizten dauen arazo larri bat pantalla handira eroateko gai izan gara, eta esangura honetan pausu handia eta garrantzitsua izan dala uste dogu.
Ikuskako azken ataleko aitamen hau geure eginez amaitu nahi geunke: Zinema euskeraz izan daitela guk emongo geunskien lekukoa Barrura Begiratzeko Leihoak-en etapea amaitu eta beste lan barri batzuei ekiterakoan, beste hau erantsita: …euskeraz eta aukeratzen dan gaia jorratzeko askatasuna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!