Vicente Larreak zazpi eskultura emon deutsoz dohaintzan Bilboko Arte Eder Museoari
2013-02-06 17:00 KultureaVicente Larrearen eskulturen multzoa museoaren 32. aretoan dago ikusgai, museoaren bildumakoak diran egilearen beste lau piezagaz batera. Modu horretan, artista bilbotarraren ibilbideko gorabeherak hurretik aztertzeko aukerea izango da, eskultura geometrikoakaz abiatu eta elementu organikoen garapen librean oinarritutako estilora heldu arte.
Bilboko Arte Eder Museoak Vicente Larrearen (Bilbo, 1934) erakusketa bat aurkeztu dau. Artista bilbotarrak museoari dohaintzan emondako zazpi eskultura batu ditu erakusketeak, 1967 eta 2002 artean egindakoak.
Erakusketearen aurkezpenean, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Josune Ariztondok, Bilboko Arte Eder Museoko zuzendari Javier Viarrek eta Vicente Larreak berak hartu dabe parte. Museoaren 32. aretoan dago ikusgai erakusketea, eta areto horretan bertan emon dira erakusketeari buruzko zehetasun guztiak.
Brontzezko sei eskultura eta ugertu ezineko altzairuzko bat dira erakusketea osotzen dabenak, danak 1967 eta 2002 artean egindakoak, artistearen bildumakoak, eta 645.000 euroan dagoz zenbatetsita.
Vicente Larrearen eskulturen multzoa museoaren 32. aretoan dago ikusgai, museoaren bildumakoak diran egilearen beste lau piezagaz batera. Modu horretan, artista bilbotarraren ibilbideko gorabeherak hurretik aztertzeko aukerea izango da, eskultura geometrikoakaz abiatu eta elementu organikoen garapen librean oinarritutako estilora heldu arte.
2012ko dohaintza
1.- Bizitza baterako espazioa I, 1967. Brontzea. 35 x 43 x 55 zm.
2.- Katea 3, 1968. Brontzea. 33 x 16 x 22 zm.
3.- Hutsik gelditu den kartzela baterako proiektua, 1969. Ugertu ezineko altzairua. 52 x 60 x 67 zm.
4.- Santimamiñe bat bis (Trenbideetako langilea), 1971. Brontzea. 52 x 28 x 37 zm.
5.- Achúcarro, Alzola eta Hoffmeyer, 2002. Brontzea. 29,5 x 58 x 26 zm.
6.- Churruca, 2002. Brontzea. 62,5 x 51 x 61 zm.
7.- Bastida, 2002. Brontzea. 37,5 x 31 x 32 zm.
Ikusgai jarritako beste pieza batzuk
1.- Omenaldia Kirikiñori, 1966. Brontzea eta harria. 52 x 34,5 x 51,8 zm. 1990ean eskuratua.
2.- Anduia 2, 1967. Egur pintatua. 198 x 170,5 x 70 zm. Artistearen 2010eko dohaintzea.
3.- Forma zentrokideak, 1968. Ugertu ezineko altzairua. 42 x 40 x 30 zm. 1968an eskuratua.
4.- Dodekathlos, 1997-1998. Brontzea. 85 x 88 x 42 cm. Artistearen 2003ko dohaintzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!