EHUko ikasleen lanak ikusgai, Miarritzeko Sainte-Eugénie eleizako kriptan

Bizkaie! 2013-02-07 11:07   Kulturea

EHUko Arte Eder Fakultadeko hamazazpi ikaslek euren lanak ikusgai izango ditue Miarritzeko Sainte-Eugénie eleizako kriptan, Mugaz Beste / Au-Delà des Frontières erakusketan. Barikua, hilak 8, edegiko dabe, eta zeizelaren 15era arte egongo da zabalik.

EHUko Ikerketa eta Sormena Artean Masterreko ikasleek 34 lan erakutsiko ditue Miarritzen, tartean margoak, grabaduak, eskulturak eta instalazinoak. Teknika desbardinekaz egindako lanak dira, ezaugarri oso desbardinak dituenak eta, horretako batzuk, ganera, oso ausartak dira, adierazi dau Xabier Agirre EHUko Margolaritza saileko irakasle eta erakusketa honen koordinatzaileak. Agirrek gaineratu dauenez, arlo artistikoaz gan, erakusketa honek arlo akademiko garrantzitsua dauka, gure Masterretan egiten dogun lana erakusteko balioko dau.

Ekimena EHUko Arte Eder Fakultadeak eta Miarritzeko Des Rocailles arte eskola nagusiak sinatutako lankidetza hitzarmenaren emoitzea da. Erakusketea zezeilaren 15era arte egongo da zabalik, arrastiz, 14:00etatik 18:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu