Italiar eta euskal diseinu barritzaileena, Bilboko Alondigan
2013-02-07 14:39 KultureaThe New Italian Desgin 2.0 erakusketeak italiar diseinu barriaren 200 ale batu ditu Bilboko Alondigan. Makina bat arlotako diseinuak dagoz ikusgai, apaingarriak, elikagaiak, osogarriak eta abar. Horrezaz gan, hamabi euskal diseinatzaileren sorkuntzak be jaso ditue, Gaur egungo euskal diseinua erakusketan.
The New Italian Desgin 2.0 erakusketeak italiar diseinu barriaren 200 ale batu ditu Bilboko Alondigan. Makina bat arlotako diseinuak dagoz ikusgai, apaingarriak, elikagaiak, osogarriak eta abar. Horrezaz gan, hamabi euskal diseinatzaileren sorkuntzak be jaso ditue, Gaur egungo euskal diseinua erakusketan. Maiatzaren 5era arte egongo da zabalik.
Aurkezpenean, Arturo Della´Acqua Milango Triennale Design Museum-eko zuzendaria, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, Silvana Annicchiarico erakuskeetaren komisarioa eta Lourdes Fernandez Alondigako burua izan dira.
Bilboko Alondigea eta Milango Triennale Design Museum-en arteko lankidetzearen emoitzea da "The New Italian Desgn 2.0". Italiar diseiunu garaikidearen ikuspegi zabala emotea da proiektuaren helburua. Bilbora etorri orduko Istanbulen, Madrilen eta Pekinen izan da ikusgai.
Silvana Annicchiaricok eta, hautaketa batzorde bategaz batera, egindako aukeraketea da The New Italian Desgn 2.0 . Danetara 200 egitasmoa batu ditue. Mueta askotako lanak dagoz, egileak berak egindako prototipoak, seriean edo eskala handian egindako produktuak, artelanak, objektu industrialak eta abar. Objektu txikiak dira, minimalistak, azaldu dau komisarioak.
Diseinatzaile gehienek sistematik kanpo behar egiten dabela nabarmendu dau Annicchiaricok. Ironia eta arintasuna ditue ezaugarri objektuek, diseinetako modu barrien erakusgarri dira. Krisi sasoia izan arren, italiar diseinua ez da geratu, bere esanetan, eta barrizten eta gauza barriak asmatzen dihardu.
Diseinua danean dago, goizean altxaten garanetik ohera goazenera arte. Arturo Della´Acqua Milango Triennale Design Museum-eko zuzendariaren eritxiz, diseinua personengandik oso hur dago. Italiar diseinuaren aldean, Euskal Herrian egiten dana arrazionala da, eta italiarrarengandik diseinu arinagoak egiten ikasi leike.
Italiako diseinatzaileen lanekaz batera, euskal diseinatzaileenak batu ditue Gaur egungo euskal diseinua erakusketan. Hamabi objektu egongo dira ikusgai, astero euskal diseinatzaile baten lana erakutsiko da, tartean, Nube besaulkia, Lorca mahaia, City Car kotxe elektrikoa, Kanpazar Argia eta Delica erretiluak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!