Wong Kar Wairen 'The Grandmaster' pelikuleak abiatuko dau 63. Berlinale
2013-02-07 10:40 BarriakThe Grandmaster Wong Kar Wairen pelikulearen estreinaldiak abiatuko dau 63. Berlinale zinemaldia. Hong Kongeko zinemagilearen film barria sail ofizialetik kanpo erakutsiko dabe, izan be bera da aurtengo epaimahaiko burua. Hemeretzi lan izango dira Urrezko Hartza irabazteko lehian.
The Grandmaster Wong Kar Wairen pelikulearen estreinaldiak abiatuko dau 63. Berlinale zinemaldia. Hong Kongeko zinemagilearen film barria sail ofizialetik kanpo erakutsiko dabe, izan be bera da aurtengo epaimahaiko burua. Hemeretzi lan izango dira Urrezko Hartza irabazteko lehian. Danetara, 400 lan ikusteko aukerea izango da gaurtik zezeilaren 17ra arte.
Steven Soderberghen Side Effects faboritoen artean dago, berak adierazo dauen lez, hauxe dau azkenengo pelikulea. Gus Van Santek Promised Land dakar Berlinalera, eta Jafar Panahik, Pardé. Egile ezezagunagoak be izango dira zinemaldian, tartean, Paradies: Hoffnung (Ulrich Seidl), The Necessary Death of Charlie Countryman (Fredrik Bond), Camille Claudel 1915 (Bruno Dumont), Elle s'en va (Emmanuelle Bercot), Epizoda u zivotuberaca zeljeza (Danis Tanovic) eta Gloria (Sebastian Lelio).
Wong Kar Wai buru dauen epaimahaiko ganerako kideak ondokoak dira: Tim Robbins Susanne Bier, Andreas Dresen, Ellen Kuras, Shirin Neshat eta Athina Rachel Tsangari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!