Julen Zelaieta eta Eneko Lazkoz Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan izango dira
2013-02-11 09:56 BertsolaritzeaJulen Zelaieta eta Eneko Lazkoz nagusitu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren azken-laurenetan, Larraintzarren eta Iturenen, hurranez hurran. Zapatuan, hilak 16, egingo dabe hurrengo saioa, Zubirin.
Julen Zelaieta eta Eneko Lazkoz nagusitu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren azken-laurenetan, Larraintzarren eta Iturenen, hurranez hurran. Zapatuan, hilak 16, egingo dabe hurrengo saioa, Zubirin.
Eguraldi eskasak ez zituan kikildu bertsozaleak Larraintzarren zapatuan, izan be 100 bat lagun batu ziran Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren azken-laurdena ikusteko. Julen Zelaietak batu zituan puntu gehien, beraz martiaren 9an Elizondon jokatuko dan finalaurrerako zuzeneko txapela lortu dau. Oier Lakuntzak be saio ederra egin eben, bera izan zan bigarren.
Amaia Elizagoienek lehenengoz hartu dau parte txapelketan, eta berau izan zan puntu gehien jaso eban hirugarrena. Ostean geratu ziran Aritz Saragueta, Ekaitz Astiz eta Haizea Beruete.
Puntuazinoa holan geratu zan: Julen Zelaieta, 328 puntu; Oier Lakuntza, 320,5; Amaia Elizagoien, 302,5; Aritz Saragueta, 301,5; Ekaitz Astiz, 285,5; eta, Haizea Beruete, 228.
Domekan, Iturengo Udaletxeko kamaran 160 bertsozale batu ziran. Eneko Lazkoz etxarriarrak nagusitasun handiz irabazi dau eban, orain arteko puntuazinorik altuena lortuta. Bera be finalaurrekoetan izango da. Ganerako bost bertsolarien artean gauzak estuago egon ziran.
Bigarren postua Aimar Karrikarentzat izan zan, eta hirugarrena Iñaki Alemanentzat. Beste hiru bertsolariek ere lan polita egin eben, eta azken ariketa arte ez egoan argi zelan banatuko ziran puntuak. Azkenean, Ioar Tainta, Egoitz Gorosterrazu eta Alazne Untxalo, orden honetan, sailkatu dira.
Iturengo saioan, hau izan zan puntuazinoa: Eneko Lazkoz, 357 puntu; Aimar Karrika, 324,5; Iñaki Aleman, 315,5; Ioar Tainta, 301,5; Egoitz Gorosterrazu, 300,5; eta, Alazne Untxalo, 298,5.
Nafarroako Bertsolari Txapelketako bosgarren azken-laurena zapatuan jokatu da, Zubiriko Gautxori jatetxean, 17:30ean. Oskar Estanga, Ander Fuentes Itturri, Ainhoa Aranburu, Iban Garro, Joxema Leitza eta Unai Uberetagoena izango dira kantuan. Ostean, martiak 2an, lehenengo finalaurrekoa egingo dabe, Atarrabian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!