300 proposamenetik gora jaso ditu 2013ko Leioako Umore Azokeak

Bizkaie! 2013-02-12 09:58   Kulturea

XIV. Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten Azokeak, mundu osoko konpainiek bialdutako 300 proposamen jaso ditu datozen maiatzaren 16an, 17an, 18an eta 19an egingo dan edizinoan parte hartzeko asmoagaz. Jasotako eskakizun guztiak egunotan egiten dagozan aukeratze prozesuan aztertuko dira eta danetara berrogeita hamar inguru aukeratutako ditue.

XIV. Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten Azokeak, mundu osoko konpainiek bialdutako 300 proposamen jaso ditu datozen maiatzaren 16an, 17an, 18an eta 19an egingo dan edizinoan parte hartzeko asmoagaz. Jasotako eskakizun guztiak egunotan egiten dagozan aukeratze prozesuan aztertuko dira eta danetara berrogeita hamar inguru aukeratutako ditue antolatzaileek behin betiko egitaraua osotzeko. Ohikoa dan legez, aurtengo egitarauak kaleko antzerkia, musikea, zirkua edo jantzetan oinarritutako 50 ikuskizun eskainiko ditu ume, familia osoa edo ikuslego helduarentzat.

2012ko zemendiaren 26tik 2013ko urtarrilaren 30a arte zabalik egon dan proposamen harrera epea zarratu ondoren, aurtengo edizinoko antolatzaileek aukeraketa prozesuan dabilz bete-betean eta konpainia bakotxari bialduko materiala jaso dabela baieztauko deutsie datozen egunetan.

Aukeraketa prozesua 2013ko martiaren 11 baino lehen amaituko da eta egun horretan esango jake konpainiei euren ikuskizuna XIV. Umore Azokarako aukeratua izan dan ala ez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu