Labayruk 'Herri ipuinak' bildumako zortzigarren alea kaleratu dau
2013-02-11 10:39 KultureaLabayruk Herri ipuinak saileko zortzigarren alea argitaratu barri dau. Aurrekoetan lez, ipuin bi ditu liburuak: Astoa, txakurra, katua eta oilarra eta Askotxo. Testua osotu eta ariketak sortzeko ardurea Idoia Alzibarrenak izan dau.
Labayruk Herri ipuinak saileko zortzigarren alea argitaratu barri dau. Aurrekoetan lez, ipuin bi ditu liburuak: Astoa, txakurra, katua eta oilarra eta Askotxo.
Astoa, txakurra, katua eta oilarra Grimm anaiek batutako Bremengo musikarien aldaerea da, eta Askotxo, personen izakerea erakusten dauenetakoa.
Ipuinok herritik batutakoak dira, Labayru Ikastegiko ahozko artxibokoak, argitalpenaren arduradunek jakinarazo dabenez. Testuak osotuta eta irudiakaz apainduta aurkezten dira, umeei zuzenduta. Leiduteaz ganera, ariketak be egin daitekez ulermena ziurtatzeko. Testua osotu eta ariketak sortzeko ardurea Idoia Alzibarrenak izan dau; irudiak, ostera, Garikoitz Arregik egin ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!