Igor Elortza: 'Auzolana alstruismoagaz lotuko neuke nik; baina, batez be, bizipozagaz'

Bizkaie! 2011-07-13 18:37   Barriketan

Bertsolari, musikari eta sortzailea

XVII. mendeko tapiz zaharbarritua aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-07-13 15:52   Kulturea

Lehoia, ibai baten ertzean XVII. mendeko tapiz zaharbarritua aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak. Francisco Tons maisu ezagunaren Pastrana (Guadalajara, Espainia) tailerrean egindako lana da, 1622 eta 1626 urteen artean. Tapiza bost piezako bilduma baten parte da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zubererazko 'Xora' fikzinozko film luzearen grabazinoa astelehenean hasiko da

Bizkaie! 2011-07-13 13:09   Barriak

Xora, zubererazko fikzinozko lehenengo filma, aurkeztu eban atzo Peio Cachenaut zuzendariak Donostian. Astelehenean, garagarrilaren 18an hasiko dabe grabazinoa; danetara hiru bat aste emongo ditue lan horretan. Proiektuak 45.000 euroko aurrekontua dauka. Hainbat herritarrek eta erakundek hartu dabe parte, besteak beste, Hebentik alkarteak, Aldudarrak Bideo alkarteak eta Baleuko etxeak.

Bilboko Udalak XXIX. Gabriel Aresti ipuin saria deitu dau

Bizkaie! 2011-07-13 12:19   kulturbiz

Ipuinak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailean aurkeztu beharko dira, edo bestela posta arruntez edo udal webgunearen bitartez bialdu beharko dira urriaren 28a baino lehen. Lehiaketearen oinarriak Bilboko Udaleko webgunean konsultau ahal izango dira.

Kontsumobide kontsumitzaileen eskubideak babesteko institutua irailean abiatuko da

Bizkaie! 2011-07-13 11:38

Kontsumobide kontsumitzaileen eskubideak babestea heleburu dauen institutua irailaren 1ean abiatuko dala jakinarazo dau Eusko Jaurlaritzeak, izan be erakundea sortzeko beharrezko dekretuak onartu barri ditu.

'Zaharrei gorazarre' egingo deutse aurten GetxoPhotok

Bizkaie! 2011-07-12 18:21   Kulturea

Begihandi kolektiboak eta Imanol Landak, Getxoko Alkateak, GetxoPhoto Jaialdiaren irudi barria eta egitarauaren aurrerapena aurkeztu ditue gaur goizean Algortako Portu Zaharrean. Bosgarren edizinoa beteko dau Jaialdiak eta oraingoan zahartzaroa goraipatzea proposatuko dau, datorren irailaren 1etik 30era.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Maider Likona: 'Arduino proiektua egunerokotasunerako jardueretara zuzentzea interesgarria da'

Bizkaie! 2011-07-12 15:50   Barriketan

Informatikaria

Euskerearen erabilerea bultzatuko da gazteen artean musika eta rol jokoen nahasketeagaz

Bizkaie! 2011-07-12 15:24   Euskerea berbagai

Getxo, Leioa, Erandio eta Uribe kostako Mankomunidadea osotzen daben herrietan euskerearen erabilerea bultzatuko da gazteen artean musika eta rol jokoen nahasketeagaz Philippa N Barr antropologo australiarrak sortuko dauen bideojokoaren bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko auzoak argazkien bitartez, Distrito Foto lehiaketan

Bizkaie! 2011-07-12 15:16   kulturbiz

Distrito Foto izeneko argazki-lehiaketan parte hartzeko deialdia egin barri dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak. Ekimenaren helburua Bilboko auzoen berezitasunak eta edertasuna erakustea da. Parte-hartzaileek irailaren 5etik 8ra bitartean bialdu beharko ditue irudi digitalak, www.bilbao.net/distritofoto gunera.

Frantziako Tourrean etxerako bidea hartu dabe batzuk, bizirik sikeran

Markues 2011-07-12 14:32   Begi betegarri

Kirmen Uribe, 2011ko Aste Nagusiko pregoilari izentau dabe

Bizkaie! 2011-07-12 14:22

Bilboko Jai Batzordeak gaur goizean iragarri dau Kirmen Uribe idazle ondarroarra izentau dabela 2011ko Aste Nagusiaren pregoilari.

Zain Fundazinoa aurkeztu dabe, kultur ondarea ikertzeko eta bultzatzeko

Bizkaie! 2011-07-12 13:05   kulturbiz

Aurkeztu barri dabe Gasteizen ondare kulturalaren ikerketea sustatzea helburu izango dauen Zain Fundazinoa. Barrikuntza proiektuak bultzatu gura ditu Zainek, eta Agustin Azkarate proiketuaren zuzendariak azaldu ebanez, teknologia, ezagutzea eta jarduera ekonomiko barriak sortuko dira

Artearen eta matematikearen arteko loturak aztergai, Bidebarrietako liburutegian

Bizkaie! 2011-07-12 12:02   jardunaldiak

Abian da Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura BizBAKek antolatutako Kultura, matematikaz blai: artearen eta kulturaren ikuspegi matematiko bat udako ikastaroa, Bidebarrietako liburutegian. Ikasleek arteak eta matematikeak alkarregaz dituen loturak aztertuko ditue, Marta Macho Stadler UPV/EHUko irakaslearen gidaritzapean.

Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiak 25.000 lagun batu zituan astegoienean

Bizkaie! 2011-07-12 10:40   Kulturea

Joan dan barikuan, garagarrilaren 8an hasi, eta domeka iluntzean amaitu zan Lekeitiko Kale Antzerki Jaialdia. Antolatzaileek azaldu dabenez, gauetan batu da ikusle gehien. Aurten eguraldia lagun izan dau Lekeitioko jaialdiak, eta emonaldi bakarra egin behar izan dabe eleizako arkupeetan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

MUko ikasleak finalista izango dira New Yorken egingo dan Microsoften Imagine Cup lehiaketan

Bizkaie! 2011-07-11 15:54

Microsoften Imagine Cup mundu mailako ikasleen lehiaketa ospetsuenean Sistema Txertatuen kategorian finalerako sailkatu diran 20 unibersidadeetako bat da Mondragon Unibersidadea.

Asier Sarasua: 'Euskal Herrian gehien aldatu dan elementua hizkuntzea dala esango neuke'

Bizkaie! 2011-07-11 15:41   Barriketan

Euskal Herriko ahozko ondarea ikastaroko irakaslea

Hizkuntz mina

Bittor Hidago 2011-07-11 12:30   Euskerea berbagai

Orain dala hile batzuk gomendatzen eban Malores Etxeberria, Hernaniko euskera teknikariak Enric Larreula (1941), marrazkilari, kantari eta idazle katalan eta bartzelonar joriaren 2002ko Dolor de llengua liburua, Hizkuntz mina. Eta nik, kasu egin eta irakurri dot, eta erosi be bai gero.

103.083 lagun, inoizkorik jente gehien erakarri dau aurten Bilbao BBK Live jaialdiak

Bizkaie! 2011-07-11 11:24   Musikea

Egunik jentetsuena jaialdiaren lehenengo eguna, eguena izan zan, Coldplay kartelburuak jo eban eguna, hain zuzen be, 37.566 lagun batu ziran Kobetamendin. Bigarren egunean, Amy Winehousek itxitako hutsunea ez zan igarri eta Suedek jente piloa erakarri eban 30.127 lagun, hain zuzen be. Azken egunean, barriz, 30 Seconds to Mars, Jack Johnson, Black Crowes eta Chemical Brothers lako taldeakaz 35.390 lagun hurreratu ziran.

Itzulpengintzea, psikologia eta soziologia nagusi, Eibarreko UEUren udako ikastaroetan

Bizkaie! 2011-07-11 11:14   jardunaldiak

Baionako udako ikastaroak amaituta, barriro be Eibarrek hartuko dau UEUren 39. Udako Ikastaroen txandea, gargarrilaren 11n hasi, eta hilaren 15era bitartean. Sei ikastaro eskainiko ditue astean Eibarreko Markeskoa jauregian.