'Biarnoko euskaldunak' liburua aurkeztu dau Philippe Etxegorrik
2013-04-12 16:25 Euskerea berbagaiPhilippe Etxegorriren Biarnoko euskaldunak: historiaren eta hizkuntzen bidegurutzean liburua aurkeztu da be gaur Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Aurkezpena Etxegorrik berak egin dau, ondoan Asier Iriondo ZingiZango Legazpiko euskera alkarteko presidenteordea izan da.
Philippe Etxegorriren Biarnoko euskaldunak: historiaren eta hizkuntzen bidegurutzean liburua aurkeztu da be gaur Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Aurkezpena Etxegorrik berak egin dau, ondoan Asier Iriondo ZingiZango Legazpiko euskera alkarteko presidenteordea izan da. Liburua alkarte horrek berak kaleratu dau.
Eskiula aldeko euskera eta testuinguru historiko eta soziala azaltzen dau Biarnoko euskaldunak historiaren eta hizkuntzen bidegurutzean beharrak. Biarnoko euskaldunen berbaeratik abiatuta, zubererea ikasteko gidea be bada liburua,
Apirilaren 20ko hitzorduaren barri emon dabe prentsaurrekoan: ZingiZango alkarteak antolatuta, kultur-ibilaldia egingo dabe Eskiula, Oloroe eta Maulera, Philippe Etxegorri gidari dabela. Ibillaldiaren ganeko zehaztasun gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!