Aurtengo Bertsomoviedak be emon dau berea

Bizkaie! 2013-04-15 14:12   Bertsolaritzea

Arrakastatsua izan da aurten be Beasaingo Udalaren eta Orkliren babesagaz Beasaingo Arrano Kultur Alkarteak antolatu dauen Bertsomovieda lehiaketea. 33 lan aurkeztu dira danetara, igaz baino 7 gehiago, 23 gazteen mailan eta 10 helduenean. Kontuan izan behar da 33 lanen atzean 250 parte-hartzailetik gora dagozala.

Beasaingo Igartza jauregian egin zan joandako barikuan bertsomovierik onenen sari banaketea. Antolakuntzako kideek eta udaleko ordezkariek bideratutako ekitaldian, sariak banatzeaz gan saritutako bertsomovieak proiektauta ikusteko aukerea be izan zan.

Arrakastatsua izan da aurten be Beasaingo Udalaren eta Orkliren babesagaz Beasaingo Arrano Kultur Alkarteak antolatu dauen Bertsomovieda lehiaketea. 33 lan aurkeztu dira danetara, igaz baino 7 gehiago, 23 gazteen mailan eta 10 helduenean. Kontuan izan behar da 33 lanen atzean 250 parte-hartzailetik gora dagozala. Oro har, igaz baino maila parekatuagoa izan da eta ondorioz epaia emotea gatxagoa. Era berean, lan kopuruaz gan, nabarmentzekoa da lanen, irudien, musika instrumentuen nahiz bestelako euskarri eta baliabideen aniztasuna.


Sariak

Publikoaren sarian igaz irabazle izan zan gabiritarren taldea eta Gero Pentzauku produkxions (oñatiarrak) lehia estuan ibili dira azken momentura arte. Azkenean 962 botogaz aurrea hartu dabe oñatiarrek (899 gabiritarrek).

Gazteen lanetan aitatzekoa eskoletatik jasotako lan kopurua eta irakasleen lana.

Igaz baino 850 € gehiago banatu dira saritan, danetara 2500 €.

Hauxe, epaimahaiak 2013ko martiaren 27an erabagitakoa:

- Gazteen saria: 400 € Bizitzaren ikuspegiak (Ane Beloki).

- Helduen sari nagusia: 1.000 € 9 Hilabete (Beira taldea eta Izaskun Bernedo).

- Aitamen berezia: 350 € Bakardadean ezkutaturik (Ander Lizarralde eta Lohitzune Sistiaga).

- Bertsorik onenak dituan bertsomoviea: 250 € 9 Hilabete (Beira taldea eta Izaskun Bernedo).

- Publikoaren saria: 500 € Badator munizipala! (Gero Pentzauku Produkxions).

Jasotako Bertsomovie guztiak www.bertsomovieda.com webgunean ikusgai izan dira eta holan dagoz oraindino ere. Honegaz batera, webguneak jaso dauen bisita kopurua be azpimarragarria izan da, urtarriletik apirilera 90.000 orri karga eta 28.000 bisitaritik gora izan baititu.

Bertsomoviedaren antolakuntzatik eskerrik beroenak luzatu nahi deutseguz bereziki lehiaketan parte hartzera animau diran guztiei. Oso gustura gagoz lehiaketeak izan dauen erantzunagaz eta sarituak zein saritu bakoak eta baita oraindino animau ez diranak be datozen urteetan parte hartzera animau nahi doguz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu