Markos Goikoleak irabazi dau Euspot euskerazko iragarki laburren lehiaketea
2013-04-17 10:45 BarriakPublikoaren saria, barriz, Aitor Abaroa lekeitiarrak irabazi dau, Ixi Boards izeneko iragarkiagaz. www.euspot.eu webgunean bozkatu ahal izan dabe lanik onena bost egunez. Danetara, 1.307 boto jaso ditue, eta horreetatik 373 irabazlearentzat izan dira. Bostehun euroko saria irabazi dau Abaroak.
Bart Aretxabaletan egindako sari banaketa ekitaldian, Markos Goikolea iruindarrak irabazi dau Euspot iragarki laburren lehiaketako lehen saria, Bakoitzak berea. Sarean euskaraz lanari esker. Mila euroko saria irabazi dau.
Publikoaren saria, barriz, Aitor Abaroa lekeitiarrak irabazi dau, Ixi Boards izeneko iragarkiagaz. www.euspot.eu webgunean bozkatu ahal izan dabe lanik onena bost egunez. Danetara, 1.307 boto jaso ditue, eta horreetatik 373 irabazlearentzat izan dira. Bostehun euroko saria irabazi dau Abaroak.
Mondragon Unibersidadeko ikasleen spot onena saria, barriz, Amaia Urteaga beasaindarrak irabazi dau. Euskara sarean #datsegit iragarki laburra aurkeztu dau Urteagak, eta 500 euroko saria jaso dau. Hamazortzi urtetik beherako lehiakiderik ez da aurkeztu, eta beraz, laugarren saria hutsik geratu da.
Mondragon Unibertsitateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa Alkarteak igaz antolatu eben lehenengoz euskerazko spot lehiaketea. Aurten asko handitu da parte hartzea, izan be, dozena bat lan izan ziran igaz, eta aurten, barriz, 22 lagunek parte hartu dabe.
Gazteak, sare sozialak eta euskerea izan da aurtengo lanen gaia, izan be, euskerearen erabilerearen azken inkestak arduratzeko moduko datuak itxi ditu Aretxabaletan.
Euskerazko sormena bultzatzeko eta hizkuntzearen erabilerea arlo guztietara zabaltzeko helburuagaz sortu eben Euspot.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!