Joxe Mari Iturraldek 'Rasputin eta San Petersburgoko gauak' nobelea kaleratu dau
2013-04-17 11:18 KultureaRasputin eta San Petersburgoko gauak nobelea aurkeztu barri dau Joxe Mari Iturraldek, Elkar argitaletxeagaz. 1917ko iraultxa boltxebikearen sasoian Moskun lanean dagoan bikote euskaldun baten ikuspegitik kontau dau istorioa.
Rasputin eta San Petersburgoko gauak nobelea aurkeztu barri dau Joxe Mari Iturraldek, Elkar argitaletxeagaz. 1917ko iraultxa boltxebikearen sasoian Moskun lanean dagoan bikote euskaldun baten ikuspegitik kontau dau istorioa.
Jauntxu batzuen etxean zerbitzari dabilz beharrean andra-gizonak, ikusten daben guztia kontetan dabe. Ezin dabe gauza handirik egin, eta ez dakie handik zelan urten be. Personaia eta jazoera historikoak agiri dira nobelan, horretarako dokumentazino lan handia egin behar izan dauela autortu eban aurkezpenean.
Raputin personaia historikoak aparteko garrantzia dauka eleberrian. Grigori Yefímovich Rasputin, Errusiako Romanov dinastiaren azken egunetan eragin handia izan eban mistiko errusiarra izan zan. Sendatzaile ospea eukan. Hori dala eta, 1905 urtean, hemofilia eban Tsaren seme bakarra gaixotu zanean, Rasputini deitu eutsien eta osatutea lortu eban. Ordutik, Alejandra tsarina, Rasputinen eraginpean bizi izan zan. Kondaireak dinonez, emakumeak ziran bere eraginpean lotzen ziranak, besteak beste, ei zituan sexu-trebetasunei esker.
Rasputinen biografia sakon aztertu dau Iturraldek, datu historikoez aparte, haren ganean zabaldutako zurrumurruak be egiaztau ditu. Tsarina bere menpe eukan, baina ministroak be bere pentzura eukazan. Osatzeko gaitasuna ei eukan, eta etorkizuna be aurreikusi eikean. Personaia benetan berezia izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!