VI. Huhezinema: apirilaren 16tik 18ra bitartean Aretxabaletan

Bizkaie! 2013-04-16 12:45   Barriak

VI. Huhezinema hiru egunetan egingo da, apirilaren 16, 17 eta 18 egunen bitartean, hain zuzen be. Lehenengoan, EUSPOT euskerazko spot lehiaketearen sari banaketa ekitaldia egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean 19:00etatik 20:00etara.

VI. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko sail ofizialean aurkeztutako 125 film laburretatik 12 lanek pasau eben galbahea eta dozena horretatik irtengo dira Huhezinema 2013ko irabazleak. MUko Ikasleen Lehiaketan, barriz, 14 lan lehiatuko dira eskaintzen diran diru sariak lortzeko. Danetara, 4.000 € baino gehiago banatuko dira, jaialdiaren bi sailak -ofiziala eta ikasleena- kontuan hartuta. Erabagia hartzea Angel Aldarondo, Beñat Eizagirre eta Iratxe Fresneda epaimahaikideei jagoke, hirurak Ikus-entzunezko arloan eskarmentu handikoak.

Huhezinema hiru egunetan egingo da, apirilaren 16, 17 eta 18 egunen bitartean, hain zuzen be. Lehenengoan, EUSPOT euskerazko spot lehiaketearen sari banaketa ekitaldia egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean 19:00etatik 20:00etara.

Bigarren eguna MUko ikasleen film laburren proiekzinoagaz hasiko da. Goizean goizetik finalera heldutako lan guztiak pantaila handian ikusteko aukerea egongo da eta aurkezle lanetan Ikus-entzunezko komunikazinoa ikasten dabilzan Garazi Ayesta eta Errupin Jauregi ibiliko dira. Arratsaldean, barriz, 17:00etatik 19:00etara, Fermin Muguruza eta Arrate Rodriguez hurreratuko dira hitzaldi-mintegi praktiko bat eskaintzera. Bertan, Zuloak film arrakastatsuaren prozesua biluztuko dabe. Mintegia doban eta edegia izango da. Ekitaldi guztiak bezela, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean izango da.

Azkeneko egunean, hilaren 18an, Huhezinemako sail ofizialaren txandea izango da. EITBko Gaztea irrati saioko aurkezle dan Ainhoa Vitoria eta Kontuz atsuak telebista saio arrakastatsuko zuzendari eta gidoilaria dan Jon Plazaola ibiliko dira aurkezle lanetan arratsalde osoan zehar. 17:30ean hasita, 12 film labur finalistak proiektauko dira, baina tartean 20 minutuko deskantsu bat egongo da. Lehiaketa ofizialaren bigarren zatiak 19:00etan jarraituko dau eta 20:10ean amaituko da. Behin lan guztiak emitiduta, sari banaketa ekitaldia egingo da eta honako sari honeek banatuko dira.


Lehiaketa ofizialean:

Goiena saria: 1.500 €
Huhezinema saria: 1.000 €
Ikusleen saria: 500 €


Ikasleen Lehiaketan:

MU Saria: 400 €
Basque Culinary Center Saria: 400 €
Ikusleen Saria: 200 €

Sari banaketa ekitaldiaren ostean, irabazleakaz argazkiak atarateko ordua izango da, eta seigarren edizinoari amaierea emoteko luntxa egongo da bertaratutako guztientzat Arkupe Kultur Etxean bertan, Ausolan enpresearen eskutik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu