'Martutene' nobelea eta 'Bitan esan beharra' poema-liburua, Espainiako Kritikaren Sariak
2013-04-15 12:38 KultureaRamon Saizarbitoriak idatzitako Martutene (Erein) nobeleak eta Rikardo Arregi Diaz de Herediaren Bitan esan beharra (Alberdania) poema-liburuak Espainiako Kritikaren Sariak jaso ditue, euskerazko arloan.
Ramon Saizarbitoriak idatzitako Martutene (Erein) nobeleak eta Rikardo Arregi Diaz de Herediaren Bitan esan beharra (Alberdania) poema-liburuak Espainiako Kritikaren Sariak jaso ditue, euskerazko arloan.
Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteak zapatuan jakinarazo zituan sarituen izenak. Angel Basanta izan da epaimahaiburua, eta epaimahaikide izan dira, besteak beste, Fernando Valls, Javier Goñi, Pilar Castro eta Enrique Turpin. Euskerazko lanean aukeraketea Javier Rojo kritikariak egin dau.
Martutene nobelako protagonistea emakumea da, eta erruduntasunak be presentzia handia dauka. Istorio bi azaltzen dira, bata Iñaki Abaitua ginekologoak kontetan dau, eta bestea, Julia izeneko itzultzaileak. Eta tartean agiri dira Martin idazlea eta Lynn soziologoa. Bederatzi urte emon ditu idazle donostiarrak 800 orrialdeko liburua idazten.
Rikardo Arregi Diaz de Herediak bizitza eta artea ditu berbagai Bitan esan beharra lanean. Heriotzaz be idatzi dau, hildakoez, eta maitasunez, baina gaur egun nagusi dan amodio erromantikotik urrun. Poesiak dituan forma ia infinituetan ibilbide bat proponiduten dau liburuak.
Euskerazko arloko sarituez aparte, gaztelania, galiziera eta katalanerakoak izan dira. Gaztelaniaz, Clara Usonen La Hija del Este eta Juan Carlos Mestreren La Bicicleta del Panadero izan dira; katalanez, Jordi Cocaren En cautre la tarda eta Jordi Llavinaren Vetla; eta galizieraz, Begoña Caamañoren Morgana en Esmerelle eta Manuel Alvarez Torreiroren Os ángulos da bras.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!