Partaidetza handia 'Nire gorputza, nire sexualitatea' idatzitako bertsoen lehiaketan
2013-04-15 15:31 BertsolaritzeaIrabazleei jagokenez, gazteen mailan Maider Baraño, Iratxe Olaizola eta Maddalen Ruesgas izan dira eta nagusien atalean, barriz, Ekaitza Larrazabal, Daniel de Miguel eta Aitor Fernández de Marticorena.
Danetara, 41 personek parte hartu dabe Getxoko Udalak, Garapeneko Lankidetzako sentsibilizazino arloan antolatutako Nire gorputza, nire sexualitatea bertso-paper lehiaketan. ALBE eta Bilgune Feminista taldeen laguntzinoagaz, Medicus Mundi Bizkaia alkarteak bultzatuta, helburua emakumeak gorputzaren eta sexualidadearen inguruan askatasunez erabagiteko daben eskubidearen errespetua aldarrikatzea izan da. Lanak prestatzeko hainbat tailer egin ditue eta horreetan be parte-hartze handia izan da, 211 lagun danetara.
Parte-hartzaileek danetara 24 lan aurkeztu ditue eta irabazleen izenak pasa dan barikuan Algortako San Nikolas ikastolan egindako bertso-afarian (Oihana Bartra eta Ekaitz Larrazabal Katxo) emon ziran ezagutzera. Laurogei bat lagun izan ziran, horreen artean, Itziar Irazabal, Medicus Mundi Bizkaia alkarteko burua eta Kepa Miñambres, Garapeneko Lankidetzako zinegotzia. Horrek balioa emon deutso aurkeztutako bertsoen kalidadeari 'gazte getxotarrek genero indarkeriaren errealidadea barruratzeko prozesuan beste pausu bat islatzen dauelako. Afarian izan zan giro ona nabarmendu nahi dot, neurri handi batean, ALBE, Algortako Eskolako bertsolarien laguntzinoari esker amaitu dau zinegotziak.
Irabazleei jagokenez, gazteen mailan Maider Baraño, Iratxe Olaizola eta Maddalen Ruesgas izan dira eta nagusien atalean, barriz, Ekaitza Larrazabal, Daniel de Miguel eta Aitor Fernández de Marticorena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!