Zabalik honezkero XXV. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emoteko epea

Bizkaie! 2013-04-16 14:30   Musikea

Ikusi lehiaketearen oinarriak eta izena emon apiriletik 15etik maiatzaren 31ra arteko epean ondoko webgunean.

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketearen 25. edizinoaren deialdia iragarri dau. Mende laurena, 25 urte igaro ondoren, Euskal Herrian, zein estadu espainiarrean be, musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da Bilbao Hiria eta gaur egun Europako musika talde gazteentzako erreferentzia da.

Ohikoa danez, 3 musika kategoria dagoz: Pop-Rocka, Metala eta Beste Joera Batzuk. Sarien arloak ez dauka parerik: 20.000 € baino gehiago eskudiruan; kontzertuak Bilbon (Aste Nagusian eta Bilborock aretoan) eta beste jaialdi batzuetan be bai (Azkena Rock Festival); musika tresnak irabazleentzat, etab.

Ikusi lehiaketearen oinarriak eta izena emon apiriletik 15etik maiatzaren 31ra arteko epean ondoko webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu