Jamie Cullum, Elvis Costello, Belle & Sebastian eta Capsula, Donostiako 48. Heineken Jazzaldiko Agertoki Berdean
2013-04-15 11:10 MusikeaJamie Cullum, Elvis Costello, Belle & Sebastian, Capsula, !!!, Shibusa Shirazu Orchestra, King Krule eta Nothing Places taldeek joko dabe aurten Donostiako 48. Heineken Jazzaldiko Agertoki Berdean.
Jamie Cullum, Elvis Costello, Belle & Sebastian, Capsula, !!!, Shibusa Shirazu Orchestra, King Krule eta Nothing Places taldeek joko dabe aurten Donostiako 48. Heineken Jazzaldiko Agertoki Berdean. Zurriolako hondartzan eszenatokia honetan, ganera, sarrerea doban da.
Robert Glasper, Reijseger/Fraanje/Sylla hirukoa, Gabacho Maroconnection, Igelaren Banda eta Ola Kvernberg musikariak be Jazzaldian izango dira, honek be dobako emonaldietan. Antolatzaileek jakinarazi dabebenez, lehenago iragarritako Gregory Porter abeslariaren kontzertua be konfirmau da.
Garagarrilaren 24an abiatuko da 48. Heineken Jazzaldia. Jazz Band Ball saioaren programan egongo dira Jamie Cullum, Shibusa Shirazu Orchestra, Gregory Porter, Robert Glasper Experiment, Trio Reijseger/Fraanje/Sylla, Gabacho Maroconnection, Ola Kvernberg Trio eta Igelaren Banda.
Eta, garagarrilaren 25ean, King Krule eta Elvis Costello & The Imposters taldeek jardungo dabe Agertoki Berdean; 26an, Nothing Places eta Belle & Sebastian; eta 27an Capsula eta !!!. Emonaldiak 21:30ean hasiko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!