Zientzia hurretik ezagutu eta biziteko aukerea, Elhuyarren Zientzia Udalekuetan

Bizkaie! 2013-04-16 11:03

Daborduko zabalik dago Elhuyar Fundazinoak antolatzen dituan Zientzia Udalekuetan izena emoteko epea. 12 eta 14 urte bitarteko 100 umerentzako lekua egongo da aurten. Txanda bi egingo ditue, biak garagarrilean.

Daborduko zabalik dago Elhuyar Fundazinoak antolatzen dituan Zientzia Udalekuetan izena emoteko epea. 12 eta 14 urte bitarteko 100 umerentzako lekua egongo da aurten. Txanda bi egingo ditue, biak garagarrilean.

Gazteek ondo pasetea eta zientziaren ganean jakin-mina biztea dira Zientzia Udalekuen helburu nagusiak. Elhuyar Fundazinoa da antolatzailea, eta Eusko Jaurlaritzako Euskara, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzinoa izan dau.

Zientzia Udalekuetan, gazteek zientzia-jarduerak eta aisialdi-ekintzak euskeraz buztartzen ditue. Zientzia-esperimentu dibertigarrien bidez, ikasi egingo dabe, eta naturea ezagutzeko ekintzekaz, gozau, urteerak egin, uragaz jolastu eta beste abentura batzuk biziko ditue, azaltzen dabe antolatzaileek.

Oiartzungo Aiako Harriko Parke Naturalean egingo dira udalekuak, Arritxulo aterpetxean. Aniztasun biologiko eta geologiko handiko ingurunea da, lekua esploratzeko aukera aparta izango dabe gazteek, hango adituen laguntzinoagaz.

Udalekuetan izena emoteko azkenengo eguna apirilaren 26a da. Txanda bi egingo dira, biak astebekoak, garagarrilaren 1etik 15era bitartean. Informazio gehiago gura izan ezkero: http://udalekuak.elhuyar.org edo 943 36 30 40 telefono-zenbakia (ordutegia: 9:00-14:00).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu