Ehun film baino gehiago, Nontzefilmak lehiaketan

Bizkaie! 2013-04-15 14:58   Barriak

Pasa dan barikuan, apirilaren 12an, zarratu zan Nontzefilmak Film Laburren lehiaketan parte hartzeko epea. Danetara, 104 film inskribidu dira aurtengo edizinoan: zinemako atalean 75 eta animazinokoan 29.

Pasa dan barikuan, apirilaren 12an, zarratu zan Nontzefilmak Film Laburren lehiaketan parte hartzeko epea. Danetara, 104 film inskribidu dira aurtengo edizinoan: zinemako atalean 75 eta animazinokoan 29.

Egileei jagokenez, 40 Euskal Herrikoak dira, 30 Espainiakoak eta 12 atzerrikoak, azken horreetako asko Latinoamerikakoak, baina baita Iran edo Errusiakoak be.

Holan, irabazleak Fant Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren barruan iragarriko dira, 2013ko maiatzaren 4an egingo dan proiekzinoan, baita Nontzeberri webgunean be. Ekitaldian Koldo Serra zinemagilea izango da geugaz. Sarituak ez eze, lan onenakaz osotutako proiekzinoa be ikusi ahal izango da, baita lehiaketearen hamar urteetan izan diran lan onenen lagin bat.


Epaimahaiak aurtengo edizinorako aukeratutako lanak

- 3 minutos. Egilea: Javier Marco. Jatorria: Espainia. Iraupena: 3:29

- Birjinianori bisita. Egilea: Maria Elorza, Maider Fernández, eta Mikel Herrera. Jatorria: Euskal Herria. Iraupena: 3:29

- Curvas. Egilea: David Galán Galindo. Jatorria: Espainia. Iraupena: 3:30

- Dena eta ezer ez dago. Egilea: Aitor Oñederra. Jatorria: Euskal Herria. Iraupena: 2:23

- Doble check. Egilea: Paco Caballero. Jatorria: Espainia. Iraupena: 3:30

- Gerónimo. Egilea: Alfonso Díaz. Jatorria: Espainia. Iraupena: 3:30

- Náufragos. Egilea: Mario Rico. Jatorria: Espainia. Iraupena: 3:29

- Sorgin gaua. Egilea: Donald Navas Zeledon. Jatorria: Euskal Herria. Iraupena: 3:30

- Superhéroes de barrio. Egilea: Pau Tormo Diago. Jatorria: Espainia. Iraupena: 3:30

- Zoologikoak dira pospolo kaxak. Egilea: Koldo Almandoz. Jatorria: Euskal Herria. Iraupena: 2:20


Nontzefilmak 10 urte

- Barcelona Venecia. Egilea: David Muñoz Palomares. Jatorria: Espainia. Iraupena: 3:29

- Bucle. Egilea: Aritz Moreno. Jatorria: Euskal Herria. Iraupena: 3:00

- Intruso. Egilea: David Muñoz Palomares. Jatorria: Espainia. Iraupena: 3:30

- Literalmente. Egilea: Nestor Fernandez Nuñez. Jatorria: Espainia. Iraupena: 00:53

- Mandarinas. Egilea: Mikel Usoz. Jatorria: Euskal Herria. Iraupena: 2:57

- Matagatos. Egilea: Jose Luis Montesinos. Jatorria: Espainia. Iraupena: 3:27

- Mozkor Politikoa. Egilea: Javi Alonso Arroyo. Jatorria: Euskal Herria. Iraupena: 3:23

- The story of struggle against the worms Hazard. Egilea: Nikolay Belov. Jatorria: Bulgaria. Iraupena: 2:36

- Stupid Boy. Egilea: Ivan Bogdanov. Jatorria: Bulgaria. Iraupena: 1:20

- Yellowtrans. Egilea: Ortzi Acosta eta Beñat Fontaneda. Jatorria: Euskal Herria. Iraupena: 0:34

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu