'Side Effects'

Karolina Almagia 2013-04-16 12:17   Zinema kritikak

Baina istorioak amaieran sinisgarritasuna galtzen dau. Foiletoi baten antza hartzen dauen maitasun istorioa. Pelikuleak daukan gauzarik onena Rooney Mararen personaia da, eta, txarrena, Catherine Zeta-Jones.

- Zuzendaria: Steven Soderbergh.
- Gidoilaria: Scott Z. Burns.
- Interpreteak: Rooney Mara, Jude Law, Catherine Zeta-Jones, Channing Tatum, Vinessa Shaw, David Costabile.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 106 minutu.
- Generoa: thrillerra.

Emily izeneko neskea da Steven Soderbergh-en Side Effects (hemen, Efectos secundarios) film barriaren protagonistea. Depresino batek jota, bere buruaz beste egiten ahalegintzen da. Harrezkero, botika barri batzuk hartzen hasten da, psikiatreak halan aginduta.

Pelikulearen hasieran, buruko gaixotasunen gaia jorratuko dala begitantzen jaku. Industria farmazeutikoaren interesak, pilulen negozioa, depresinoaren tratamenduak... Hasiereak interesgarria emoten dau. Baina, laster hartzen dau thriller klasiko baten itxurea. Halako baten, hilketa bat dago, eta hortik aurrera gakoa da asmetea ia nork dinoen egia eta nork guzurra. Errealidadea eta itxurea, emoten dauena eta benetan dana... hainbeste filmek darabilen jolasari ekiten deutso honek be.

Baina istorioak amaieran sinisgarritasuna galtzen dau. Foiletoi baten antza hartzen dauen maitasun istorio daukagu. Gidoia erabat aldatzen da, eta ez jaku gustetan. Dana dala, zergaitik zineman emakume gaizto gehienak lesbianak dira?

Pelikuleak daukan gauzarik onena Rooney Mararen personaia da, eingainetea lortzen dauelako; eta, txarrena, Catherine Zeta-Jones, déjà vu baten antzekoa sentiduarazoten deuskulako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu