Tas-Tas irrati libreak jarduna etengo dau irailean

Bizkaie! 2013-04-16 18:00

Bilboko Tas-Tas irrati libreak ateak itxiko ditu uda ostean, irailetik aurrera emisinoa etengo dau. Komunikadu baten bitartez emon ditue zehaztasunak. Orain 21 urte sortu zan Tas-tas, eta Bilboko Prim kalean daukie egoitzea.

Irratiaren jarduna eten eta alkartea bera be desagertuko dala adierazo dabe oharrean, hori da eta martiaren 24ko Ezohiko Batzarrean hartutako erabagia. Gagozan egoeran ezin doguz gure helburuak garatzen segidu ezta daukaguna mantenidu bere, dinoe. Halanda be, 21 urteotan kosta ahala kosta, lizentzia barik ibili arren aurrera egin dabe, eta Euskal Herriko alkarte-mobimenduaren historian bere lekua dauka irratiak, horregaitik pozik egon behar dabela erexten deutse.

Denporaldia amaitu arte irratsaioei eutsiko deutsie. Aste Nagusian Zaratas konparsea eta txosnea izango dira alkar ikusteko, agurraren jaia egiteko topagunea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu