'X. Matematikak eguneroko bizitzan' egitaraua Bilbon

Bizkaie! 2013-04-16 15:43   jardunaldiak

Bidebarrieta Kulturguneak, Matematikak eguneroko bizitzan programearen hamargarren edizinoa jasoko dau datozen hiru eguenetan (apirilaren 18an eta 25ean eta maiatzaren 2an). Helburua matematikak eta euren errealidadea gizarte osora hurreratzea da era atsegin baina zehatzean.

Bidebarrieta Kulturguneak, Matematikak eguneroko bizitzan programearen hamargarren edizinoa jasoko dau datozen hiru eguenetan (apirilaren 18an eta 25ean eta maiatzaren 2an). Helburua matematikak eta euren errealidadea gizarte osora hurreratzea da era atsegin baina zehatzean. Zikloa mota guztietako ikus-entzuleei dago zuzenduta.

Berbaldiak Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldi aretoan eskainiko dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Lehenengoa, ¿Enseñamos los matemáticos a cazar dragones? ¿Qué son y para qué sirven las matemáticas? izenekoa, eguen honetan (apirilaren 18an) eskainiko da, eta Raúl Ibáñezek, matematiketan doktoreak eta Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) Geometria irakasle titularrak eskainiko dau. Bere ikerketa lana Geometria Sinplektikoan eta Kultura Matematikoan oinarritzen da. DivulgaMAT atariaren, Matematiken Hedapenerako Zentro Birtualaren, zuzendaria eta Raising the Public Awareness of Mathematics de la European Mathematical Society izenekoaren kide da.

Hurrengo saioan, apirilaren 25ean, Encarnación Reyesek, Valladolideko Unibersidadeko irakasleak, Arte, naturaleza y matemáticas: tres mundos interconectados izenburuko berbaldia emongo dau. Encarnación Reyes Valladolideko Unibersidadeko Matematika Aplikatuko irakasle titularra da 1990etik. Bere jarduera profesionala Valladolideko Unibersidadeko Arkitektura E.T.S.-n gauzatzen dau. Duela hamabost urtetik, bere interes alor nagusiak Artera Aplikautako Matematikak eta Arkitektura eta Hezkuntza Matematikoa dira.

Berbaldien zikloa maiatzaren 2an amaituko da, Ferrán Hurtadok, Kataluniako Universitat Politècnicako irakasleak, emongo dauen Más geometría para vivir mejor berbaldiagaz.

Matematikak eguneroko bizitzan programea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultadeak eta Real Sociedad Matemática Española izenekoak antolatu dabe alkarlanean, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izenekoaren eta Radio Euskadiren laguntzinoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu