Elhuyarrren bost hiztegi tabletetan konsultagai ipini ditue

Bizkaie! 2012-12-03 14:01

Elhuyar Fundazinoak bost hiztegi ipini barri ditu eskuragarri tabletetan, Android eta iOS (iPad) plataformetan, hain zuzen be. Ondoko lanak dagoz eskuragarri: Elhuyar hiztegia, Elhuyar hiztegia/dictionary, Dictionnaire Elhuyar hiztegia, Elhuyar Sinonimoen Kutxa eta Elhuyar ikaslearen hiztegia.

Elhuyar Fundazinoak bost hiztegi ipini barri ditu eskuragarri tabletetan, Android eta iOS (iPad) plataformetan, hain zuzen be. Orain urtetebete, bost hiztegiok smartphoneetara egokitu zituan. Beraz, orain ondoko lanak dagoz eskuragarri smartphone eta tabletetarako: Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco); Elhuyar hiztegia/dictionary (euskara-ingelesa/english-basque); Dictionnaire Elhuyar hiztegia (euskara-frantsesa/français-basque); Elhuyar Sinonimoen Kutxa; eta Elhuyar ikaslearen hiztegia.

Elhuyar ikaslearen hiztegia izan ezean, ganerakoak off line dira; instalau ostean ez dabe Interneterako konexino beharrik. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzinoa jaso dau.

Hiztegiak liburu-formatuan izateaz gan, Interneten doban konsultau daitekez, www.elhuyar.org/hiztegia gunean. Elhuyarrek sarean eskuragarri daukazan dobako hiztegi-konsultek 1.500.000 bisita izan ditue aurten.

Elhuyarren hurrengo erronkea hiztegiak ebook-etan integretea da. Holan, erabiltzaileak ebook-a irakurten dabilela, Elhuyar hiztegietan hitz hori begiratu ahal izango dau.

Elhuyar hiztegiak smartphoneetarako eta tabletetarako App Store eta Google Play dendetan dagoz salgai, hiru euroan. Debaldeko demoak deskargetako aukerea dago, aplikazinoak probetako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu