Euskal Onomastikearen Datutegia eta Euskaltzaindiaren Argitalpen Katalogoa, ingelesez
2013-02-27 14:16Euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez gan, Euskal Onomastikearen Datutegia (EODA) eta Akademiaren Argitalpen Katalogoa ingelesez be konsultau daitekez daborduko Euskaltzaindiaren webgunean.

Euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez gan, Euskal Onomastikearen Datutegia (EODA) eta Akademiaren Argitalpen Katalogoa ingelesez be konsultau daitekez daborduko Euskaltzaindiaren webgunean.
EODA deitutako datu-basean, Akademiaren Onomastika batzordearen lanak batzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira: persona-izenak, deiturak, toponimia (leku-izenak) eta exonimia (Euskal Herritik kanpoko leku-izenak).
Argitalpen katalogoa liburuz eta aldizkariz osotuta dago. Konsultea egiterakoan, liburu guztien oinarrizko informazinoa eskaintzen da: egilea, bildumea, editorea, hizkuntzea, prezioa eta gaia. Katalogoa gaika antolatuta dago: Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala: Euskera; euskal literatura klasikoa; Linguistikea; Soziolinguistikea; Onomastikea eta Toponimia; hiztegiak eta izendegiak; Gramatika arloa; euskeraz trebatzeko irakurgaiak; Dialektologia; Euskaltzaindiaren lan instituzionala; sarituriko literatura lanak (BBK-Euskaltzaindia); katalogoak; euskal aditzaren ganeko ikerketak (Pedro Irizar); eta bestelakoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!