'Bazen behin uharte bat' dokumentala euskerazko azpitituluakaz estreinauko da 'Zinema Euskaraz' egitasmoari esker

Bizkaie! 2013-02-26 17:45   Barriak

Bazen behin uharte bat dokumentalaren emonaldia ingurumenaren gaia ardatz dauen eta Euskal Herriko hainbat aretotan ospatzen dan Ekozinemaldia jaialdi ibiltariaren barruan izango da.

Datorren eguenean, hilak 28, Bazen behin uharte bat dokumentala euskerazko azpitituluakaz estreinauko da Tolosako Leidor aretoan, arratsaldeko 19:45ean. Eusko Jaurlaritzearen babesari esker euskeratu ahal izan da pelikulea, Zineuskadiren Zinema Euskaraz egitasmoaren bitartez. Emonaldia ingurumenaren gaia ardatz dauen eta Euskal Herriko hainbat aretotan ospatzen dan Ekozinemaldia jaialdi ibiltariaren barruan izango da.

Ordizian eta Beasainen be aurkeztuko da dokumentalaren euskerazko bersinoa; martiaren 20an, Ordiziako Herri Antzokian arratsaldeko 20:30ean ikusi ahal izango da. Eta 28 eta 29an, barriz, Beasaingo Usurbe Antzokian arratsaldeko 19:30ean.

Zer jazoko litzateke zure familiak bere etxea betiko ixteko erabagiari aurre egin beharko baleutso eta alternatiba posiblerik ez baleu? Hori da Takuuren errealidadea, Pazifikoko hego ekialdeko ugarte txiki bat. Itsasoaren mailearen igoereak etxeak urpetu eta harea jaten dauen bitartean, kulturalki bakana dan komunidade honen bizitzari gogor eragiten deutse klima aldaketearen ondorio suntsitzaileek. Zenbat denporaz bizi ahal izango dira ugartean? Ze aukera dabe itsasoaren igoerea geldiarazoteko, gobernuaren baliabiderik eta ezelako informazino ofizialik barik?

Biztanleria bildur ikareagaz dagoala, atzerriko bi zientzialarik, John Hunter ozeanografoak eta Scott Smithers geomorfologoak, ugartera bidaia egin dabe komunidadea mehatxupean daben benetako arriskuak aztertzeko asmoz. Bien bitartean, komunidadeko hiru pertsonaiak, Telo, Endar eta Sattyk, euren bizitzetan eta kulturan barruratzen itxiko deuskue, eta aldi berean, lehen eskutik erakutsiko deuskue mundu mailako ingurumen krisiak gizakiakan dauen eragina.

Dokumentalak intimidade handiko behaketa eszenak lortzen ditu eta protagonistek honakoak autortzen deuskuez: euren bildurrak, barruko gatazkak, bi aukeren aurrean egiten daben bidaia personala, hau da, ugartea itxi eta Bougainvillen –kontinentean– etorkizun ezezagun baten alde apustu egin ala Takuun geratu eta bide desbardin baina bestea bezain ezezagun edo are ezezagunagoaren alde egin.

Klima aldaketea giza ikuspegitik jorratzen dauen istorioa da; klima aldaketa kontzeptuak abstraktu izateari itxen deutso bere izaera suntsitzailea agirian ixteko, ez bakarrik lurralde geografikoan dauen eragin zuzenagaitik, bertan bizi diran personakan eta horreen identidadearengan dauen eraginagaitik baino.

There was once an island, Briar March zeelandabarritar zuzendariaren jatorrizko filmak makinatxu bat sari jaso ditu, besteak beste, Festival International du Film Documentaire Océanien ospetsuan Epaimahaiaren Sari Nagusia (Tahiti, 2010), Big Sky Documentary Film Festivaleko Natur Gertakariak Saria (AEB, 2010), Millennium International Documentary Film Festivaleko Garapen Mezu Onenaren Saria (Belgika, 2010) eta Leipzig Documentary Film Festivaleko Leipziger Ring Award (Alemania, 2010).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu