Fernando Villena artista bilbotarraren erakusketea edegi dabe Rekalde aretoan
2013-02-26 14:51 KultureaFernando Villena artista bilbotarrak Barriek 2013 programeari esker sortutako lanen erakusketea aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan. AEBetan eta Europako hainbat lekutan azkenengo lau urteotan margoztutako papel ganeko bost akrilikok osotzen dabe erakusketea.
Fernando Villena artista bilbotarrak Barriek 2013 programeari esker sortutako lanen erakusketea aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan. AEBetan eta Europako hainbat lekutan azkenengo lau urteotan margoztutako papel ganeko bost akrilikok osotzen dabe erakusketea.
Barriek ekimenaren bidez Bizkaian lan egiten daben artista gazteen sorkuntza plastikoa sustatu gura dabela azaldu dau Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariak. Artistei lehenengo pausuetan lagundu, eta aurrera egiteko baldintza egokiak eskaintzea da programearen helburua, ganeratu dau.
Hara eta hona ibili ostean, etxera buelteteak poz handia emon deutso Fernando Villenari. Ikusten dauena, sentitzen dauena, esperientziak margoetan azaltzen ditu Villenak. Gizakiaren eta naturearen arteko loturea aztertu ditu, eta ikerketeak urrunera eroan eban.
Koloreen aldaketea eta urtaroak harrapetan ahalegintzen da. Kolore epelak eta hotzak darabilz, bizitako paisajearen arabera. Bere lanak hain sinpleak begitandu arren, behar asko egin dau bilbotarrak. 20.000 km egin dodaz, hegazkinez, oinez, autoz... Kanpin-denda lo egiten neban, eta bidaiatzen nengoela pintetan neban, azaldu dau.
Fernando Villenak (Bilbo, 1974) Arte Eder ikasketak egin zituan EHUn. Ondoren, New Yorkeko School of Visual Arts izeneko eskolan osotu eban bere prestakuntzea. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ikusmen Arteetako Bekea hainbat bider lortu dau, eta Bilbao Arte, Rogaland Kunstsenter (Norvegia) eta Birch Creek Residency (AEB) izeneko egoitza-bekak be izan ditu. Laster erakusketea edegiko dau Puerto Ricon, eta Mexikon be proiektuak ditu martxan.
Fernando Villenaren koadroak apirilaren 14ra arte egongo dira ikusgai Rekalde aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!