Nestor Basterretxearen unibersora hurreratzeko proposamena
2013-02-25 14:51 KultureaNestor Basterretxea artistearen atzera begirako erakusketarik handiena aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak. Danetara, 240 lan dagoz ikusgai museoan, maiatzaren 19ra arte. Eskulturak, pinturak, kartelak, zirriborroak, arkitektura proiektuak, logotipoak... artista bermeotarrak landutako arlo guztietako lanak batu ditu Peio Aguirre komisarioak.
Nestor Basterretxea artistearen atzera begirako erakusketarik handiena aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak. Danetara, 240 lan dagoz ikusgai museoan, maiatzaren 19ra arte. Eskulturak, pinturak, kartelak, zirriborroak, arkitektura proiektuak, logotipoak... artista bermeotarrak landutako arlo guztietako lanak batu ditu Peio Aguirre komisarioak.
Erakusketearen prentsaurrekoan Nestor Basterretxeak berak, Gorka Martinez BBK Fundazinoko zuzendariak, Josune Ariztondo Kultura diputaduak, Javier Viar Arte Eder Museoko arduradunak eta Peio Aguirre komisarioak parte hartu dabe. Basterretxeaten lanera hurreratzeko ereakusketa aproposa da, Viarren eretxiz. Behar konplejua izan dala nabarmendu dau, bere obrearen arlo guztiak hartu doguz, horregaitik muntaketea ez da erraza izan.
Nestor Basterretxea. Formea eta Unibersoa erakusketeak egile bizkaitarraren 60 urte inguruko sorkuntza ibilbide oparoaren azterketea da. Peio Aguirre komisarioak aukeratu ditu lan guztiak, eta berak antolatu ditu, Basterretxeak berak autortu dauenez. Konfiantza osoa daukat, berak aukeratu ditu lanak, eta berak muntau dau erakusketea, azaldu dau, ez nekien aretoan zer egoan bere dana prest egon arte. Bere obrea oso ondo ulertu dauela onartu dau, asmau dodala erakutsi deust Peiok.
Erakusketearen ibilbideak 12 atal ditu:1950eko hamarkadako pinturea; Eskultura eta obra publikoen proiektuak (1967-1999); Gaur taldearen sorrerako erakusketea, Barandiaran galerian (1966); Planotik espaziora, Neblí aretoko erakusketea (1960) eta Meridianoak; Diseinu industriala, logotipoak eta diseinu aplikadua; Arantzazuko basilikarako zirriborroak; Eskulturako lehen urratsak (1960ko hamarkada); 1970eko eta 1980ko hamarkadetako eskulturea; Fotomuntaiak; Kartelak eta obra grafikoa; Omenaldia hasierako Amerikari (1992); eta, Bolumetriak (1957-2003).
Peio Aguirrek lau urte emon ditu erakusketea atontzen. Basterretxearen beharraren berrikustea osotu dau, gaurkotze bat da, orainditik lehenaldira egindakoa, azaldu dau. Egile bermeotarrak sei hamarkadatan erabilitako metodo formalak dira erakusketearen ardatza, Aguirreren esanetan. Laborategiagaz loturea daukan zati hori landu dot gehien, argitu dau.
Basterretxea XX. mendearen bigarren erdiko euskal eskulturearen barritzaile nagusietakoa da. 1950ean eskulturea lantzen hasi zan, Equipo 57 taldearen sortzaileetakoa izan zan, eta Bartzelonako Equipo Formagaz lankidetzan jardun eban. 1961ean Sao Pauloko VI. Biurtekoan estadu espainiarreko ordezkari bakarra izan zan.
1960ko hamarkada erdialdean Gaur abangoardiako euskal taldea sortu eban. Orduan hasi zan zinemagintzea jorratzen, sasoi haretan sortu zituan Pelotari, Alquézar eta Ama Lur film luze ezaguna. Ostean, 80ko hamarkadan, eskultura publikoaren arloan nabarmendu zan, halan, Euskal Herriko zein kanpoko hainbat uritan ikusi geinkez bere lanak, AEBetan, Espainian, Argentinan eta Txilean, besteak beste.
Orain arte egundo erakutsi bako piezak dagoz Arte Eder Museoan, batzuk aspaldikoak, 1957koak, komisarioak zehaztu dauen lez. Aniztasun handia dauka Basterretxearen lanak, eta horren erakusgarri da erakusketea.
Nestor Basterretxearen ikus-entzunezko lanak proiektauko ditue martian, apirilean eta maiatzean. Operación H (1963), Pelotari (1964) eta Alquézar (1965) dokumentalak eta Amar Lur film luzea (1968) izango dira ikusgai. Horrezaz gan, Basterretxeari buruzko dokumental bi, oraintsu egindakoak, eskainiko dira. Saioa guztiak barikuz antolatu ditue, 19:00etan, eta sarrera doban izango da, leku guztiak bete arte.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!