'Moneda suelta' eta 'Nube y cuchara' poesia lanak aurkeztuko ditue arrastian Bidebarrietan

Bizkaie! 2013-02-26 11:07   Kulturea

Jorge Gonzalez Arangurenek eta Javier Agirre Gandariasek liburu bana aurkeztuko dabe arrastian Bilboko Bidebarrieta liburutegian, Moneda suelta eta Nube y cuchara poesia lanak hai zuzen be. Ekitaldia 19:30ean hasiko da.

Jorge Gonzalez Arangurenek eta Javier Agirre Gandariasek liburu bana aurkeztuko dabe arrastian Bilboko Bidebarrieta liburutegian, Moneda suelta eta Nube y cuchara poesia lanak hai zuzen be. Ekitaldia 19:30ean hasiko da.

Aurkezpenean, egile biekaz batera, Juan Manuel Uria editore eta idazleak eta Pablo Gonzalez Langarika Zurgai poesia aldizkariaren zuzendariak hartuko dabe parte.

Jorge Gonzalez Aranguren (Donostia, 1938) olerkari eta eleberrigileak hainbat sari jaso ditu. Poesiari jagokonez, Irun Hiria saria irabazi eban 1971n, Largo regreso a Itaca lanagaitik, eta Adonais saria 1976an, De fuegos, tigres, ríos...-gaitik. Makina bat literatur aldizkaritan idatzi dau, eta poesia antologia batzutan hartu dau parte, jatorrizko poemekaz, edo euskarara, ingelesera, alemanera eta italierara itzulitakoekaz bere bai.

Javier Agirre Gandarias (Bilbo, 1941) 1977an hasi zan lanak argitaratzen, bera arduratu izan da argitalpenaz eta baneketaz. Espirituaren paisaje egile lez, natureari etenbako erreferentziak egiten deutsoz, bere bertso intimista eta delikaduetan. Orain bost bat urte 1993tik 2007ra idatzitako poemen bildumea kaleratu eban, Sumar y restar. Horrezaz gan, euskal poesiako hainbat antologiatan ditu testuak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu