'Komunikazioa-Inkomunikazioa' jantza-ikuskizuna aurkeztu dabe Arriagak, Kukaik eta Tanttakak

Bizkaie! 2013-02-27 14:47   Kulturea

Arriaga antzokiak, Kukai jantza konpainiak eta Tanttaka Teatroak bat egin dabe Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizunaren produkzinoan. Martiaren 1ean izango da estreinaldia, Arriagan bertan. Hurrengo egunean, hilak 2, beste emonaldi bat eskainiko dabe. Mireia Gabilondo eta Jon Maya dira egileak.

Arriaga antzokiak, Kukai jantza konpainiak eta Tanttaka Teatroak bat egin dabe Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizunaren produkzinoan. Martiaren 1ean izango da estreinaldia, Arriagan bertan. Hurrengo egunean, hilak 2, beste emonaldi bat eskainiko dabe. Mireia Gabilondo eta Jon Maya dira egileak.

Mikel Laboa kantariak Komunikazioa-Inkomunikazioa lana izan dabe abiapuntu Gabilondok eta Mayak. Komunikazino-inkomunikazino dikotomiaren begietatik ikusi ohi eban sarritan Mikel Laboak, eta inspirazino iturri horrek edegitako lehioetan ipini dogu begiradea, azaldu dabe. Gizabanakoak, taldeak, mundu edo unibersoak etenbako hartu-emonean bizi dira, komunikazioan edo inkomunikazinoan, azken baten. Jantzan eginez, kantauz, deader eginez edo isiltasunez elkarhizketak sortuz, edo bakarhizketetan ugeri eginez, eregi dabe ikuskizuna.

Mireia Gabilondo zuzendariaren gidaritzapean, Aitor Beltran eta Miren Gaztañaga aktoreek eta Eneko Gil, Helena Golab, Ibon Huarte, Alain Maya, Urko Mitxelena, Iñaki Telleria eta Nerea Vesga jantzarien jardungo dabe Arriagako eszenatokian. Musiea Xabier Erkiziak egin dau.

Kukai eta Tanttakak lehenago be alkarregaz behar egin dabe, berbarako, 1937, gogoaren bidezidorretatik (2002), Otehitzari Biraka (2005) eta Hnuy Illa (2008) lanetan.

Bilbon estreinau ostean, beste hiru emonaldi ditue: martiaren 21ean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian; apirilaren 12an, Gasteizko Principal Antzokia); eta, apirilaren 20an eta 21ean, Errenteriako Hiria Kulturgunea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu