Lehenengo disko luzea aurkeztu dau Enkore taldeak, 'Faktore komunak' izenekoa

Dabi Piedra Robledo 2012-02-14 14:42   Musikea

Enkore taldeak melodiatik abiatutako lana osotu dau eta estilo askotako doinuak nahastu ditue, hardcore erakoa nagusi dala. 2009an taldea sortu genduanetik euki dogun amesa bete dogu diskoagaz, adierazo dau Xabi abeslari eta gitarrajoleak. Ganera, barikuan, kontzertua emongo dabe Bilborocken, kanta barriak zuzenean aurkezteko.

Enkore taldeak melodiatik abiatutako lana osotu dau eta estilo askotako doinuak nahastu ditue, hardcore erakoa nagusi dala. 2009an taldea sortu genduanetik euki dogun amesa bete dogu diskoagaz, adierazo dau Xabi abeslari eta gitarrajoleak. Ganera, barikuan, kontzertua emongo dabe Bilborocken, kanta barriak zuzenean aurkezteko.

Orain arte, maketak, lan laburrak eta single bat egin ditu Enkore taldeak eta lehenengo lan luzea dabe Faktore komunak. Dana dala, ezin esan talde ezezaguna diranik, 2010eko Gaztea maketa lehiaketea, Banden Lehia, Barakaldo eta Leioako pop-rock lehiaketak eta abar irabazita dagoz. Aspaldi euki dogu disko luzea argitaratzeko gogoa, urteotan sortzen ibili garen materiala batu ahal izan dogu, esan dau Xabik. Bederatzi kanta dakarz diskoak. Hardcore melodikotzat jo daiteke euren estiloa, baina egia esan, musika molde ugaritatik edan dabe eta abesti askotan, punkaren, rockaren, poparen edota baita dance musikearen ikutua be igarten da. Melodian egin daben ahalegina bai, disko osoan mantentzen da. Hardcorearen eragina esanguratsua da, gaztetatik entzun dogun musikea da, baina bestelako eraginei ez deutsegu aterik zarratu, argitu dau Xabik.

Faktore komunak diskoa apala da produkzino aldetik, taldekideek holan nahi izan dabe-eta. Beraz, etxetik hur, Beardstudios-en grabau dabe, ondo ezagutzen dogun lekua nahi izan dogu grabaketarako, oso gustura geratu gara emoitzeagaz. Hiru kolaborazino euki ditue diskorako, Zea Mayseko Aiora Renteria, Laiako Juanmi eta Latzeneko Aitor Uriarte entzun geinkez kanta banatan, luxuzko laguntzinoa izan da guretzat, azpimarratu dau Xabik. Euren auzoagaz, Errekaldegaz, lotura estua daukiela be nabarmendu dabe Enkorekoek.

Enkorek lau musikari daukaz, Urtzi gitarrajolea, Ekaitz bateriajolea, Aitor baxujolea eta Xabi abeslari eta gitarrajolea; baina, adierazo dabenez, Enkore laukote hori baino gehiago da, ez doguz ahaztu nahi guri laguntzen ibilten diran argazkilari, diseinatzaile, eszenatokiko arduradun eta bestelakoak. Taldearen filosofia be garbi daukie, Xabiren arabera, estilo bakarrera mugatu barik, gustuko doguna egitea da gure asmoa, gogoko doguna egiten gabilzala sentidu behar dogu.

Barikuan, zezeilaren 17an, Bilboko Bilborock aretoan joko dabe, Faktore komunak diskoa aurkezteko. Lehenengo aldiz joko dogu disko oso bateko abestiakaz eta horregaitik, dana ondo lotuta nahi dogu; halandabe, freskotasun eta inprobisazino puntua ez geunke galdu nahi, azaldu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu