Irene Gomez, Ivan Poyato del Rio eta Ana Maria de Miguel, Sopelako 'Maite-maitea' lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2012-02-16 10:56   sariak-autortzak

Irene Gomez, Ivan Poyato del Rio eta Ana Maria de Miguel dira Maite-maitea maitasun gutunen lehiaketako irabazleak. Sopelako Kurtzio kultur etxean egindako galan jakinarazo zituen saridunen izenak. Aurtengoa lehiaketearen zortzigarren edizinoa izan da.

Irene Gomez sopeloztarrak 16 eta 18 urte bitarteko atalean irabazi dau, Lucrecia Amarth izeneko gutunari esker. Sonia Huidobro Sopelako Udaleko Bardintasun zinegotziaren eskutik jaso eban saria; Sprint Sport denda sopeloztarrean erosketa-bonoa, hain zuzen be.

18 urtetik gorakoen kategorian, Ivan Poyato del Rioren 20 segundu izenburuko eskutitza izan da onena. Eta, 60 urte baino gehiago dituenen atalean, Ana Maria de Miguel berangoztarraren Aprender del pasado gutunak lortu dau saria. Nagusien kategorian, irabazleek lagun birentzako spa zirkuitua jaso dabe.

Aurten, danetara, 36 gutun aurkeztu ditue lehiaketan, Sopeako Udaleko iturriek adierazo dabenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu