Eibarreko 35. Antzerki Jardunaldiak zezeilaren 17an abiatuko dira

Bizkaie! 2012-02-16 16:21   Kulturea

Eibarreko 35. Antzerki Jardunaldiak zezeilaren 17an hasi, eta martiaren 31era bitartean egingo ditue. Urtero lez, giza-irudien erakustaldiak hasiko dau egitaraua Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean. Hasierako ekitaldia, ostera, hilaren 22an egingo dabe, Coliseo antzokian, Juan Carlos Rubio antzerkigilearen berbaldiagaz.

Eibarreko 35. Antzerki Jardunaldiak zezeilaren 17an hasi, eta martiaren 31era bitartean egingo ditue. Urtero lez, giza-irudien erakustaldiak hasiko dau egitaraua Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean. Hasierako ekitaldia, ostera, hilaren 22an egingo dabe, Coliseo antzokian, Juan Carlos Rubio antzerkigilearen berbaldiagaz. Ekitaldi berean Narruzko Zezen antzerki-gidoi eta artikuluen lehiaketako irabazleen barri emongo dabe.

Antzerki-egitaraua zezeilaren 25ean abiatuko da, 20:30ean, Hezkuntza Esparruan. Txalo Produkzinoak taldeak Hil arte bizi antzezlana taularatuko dau. Euskerazko beste lan bi izango dira ikusgai Eibarren: Tanttaka, Albena eta Eme2 Prod taldeek sortutako Kafka eta panpin bidaiaria, martiaren 3an, Coliseo antzokian; eta, martiaren 31n, Tanttakak Ipar haizearen kontra aurkeztuko dau.

Publiko eta gustu guztietarako eskaintzea izango da Eibarreko 35. Antzerki Jardunaldietan. El Cansancio konpainiak La apoteosis necia lan komikoa ekarriko dau; Companhia do Chapitôk umore baltzezko Pero que no muere ladra taularatuko dau; Azar teatrok El juicio de Dayton estrenauko dau; eta, Pentación taldeak Querida Matide komedia eskainiko dau. Konpainia profesionalez gan, ametarurrak be izango dira jardunaldietan, besteak beste Armadanzas eta El Mayal. Egitarau zabala atondu dabe, hemen oso-osorik.

Zinemeak be izango dau protagonismoa Eibarreko jardualdietan, Antzerkia zineman egitarauaren barruan, hain zuzen be. Ondoko filmak proiektauko ditue Hezkuntza Esparruan: Das ende ist mein anfang (Jo Baier, 2010), Oscar et la dame rose (Eric-Emmanuel Schmitt, 2009), Melancholia (Lars von Trier, 2011) eta XII. Asier Errasti Laburmetraia Jaialdiko film laburrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu