Kursaalen amaituko da Bide Ertzean taldearen Don Inorrez birea

Bizkaie! 2012-02-15 17:54   Musikea

2010eko irailean Don Inorrez diskoa plazaratu eta zemendiaren 29an Gasteizen hasitako birea 2012ko martiaren 1ean amaituko dau Bide Ertzean taldeak Donostian, tartean kontzertu gogoangarriak eskaini ondoren.

2010eko irailean Don Inorrez diskoa plazaratu eta zemendiaren 29an Gasteizen hasitako birea 2012ko martiaren 1ean amaituko dau Bide Ertzean taldeak Donostian, tartean kontzertu gogoangarriak eskaini ondoren.

Bide Ertzean taldeak geldialdi bat egin eban 2008an, zuzeneko diskoa preparetako. Hamar urtean izandako bilakaera itzela harrotasunez erakusteko atxakia izan zan, baina bateren batek pentsau leike taldeari sormena agortzen joakola… Oker handia. Leidor Sessions plazaratu eta handik gitxira Don Inorrez (CD 2010, Gaztelupeko Hotsak) diskoa heldu zan, Bide Ertzeanek momentu gozoan jarraitzen ebala erakusten eban diskoa. Emonaldi ugari eta bizipen askoren ondoren, Don Inorrez birea amaituko dabe martiaren 1ean, eguenean, 20:00etatik aurrera Donostiako Kursaalen.

Imanol Ubeda, Karlos Aranzegi eta Joni Ubeda zuzenean ibili izan dira Bide Ertzean Trio moduan. 2012ko lehen egunetan, barriz, Bide Ertzean boskote bilakatu da beste behin. Holan osotu eben Don Inorrez diskoa (Hotsak, 2010), bost musikariren artean eta hola dabiz zuzenean be.

2010eko udagoienean argitaratutako disko horrek uste baino harrera hobea izan eban. Leidor Sessions zuzeneko CD-DVDaren ondoren (Hotsak 2009), Don Inorrez diskoak gatx eukan bidea egitea, ez dauelako zuzeneko diskoaren arrabotsik. Baina kantu barriek erronkea ondo baino hobeto gainditu dabe.

Inoiz baino gehiago bidaiatu dabe (Bartzelonan eta Londresen be ibili dira 2011n) baina 2012ko urtarrileko saioetan etxe inguruan ibili dira: Atarrabian Hatortxu Rock jaialdian, Andoaingo Bastero aretoan, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian zein Eibarko Coliseo antzokian.

Fran Iturbegaz eta Joserra Senperenagaz batera taula gainean barriro elkar topetako desietan dagoz Karlos Aranzegui, Joni Ubeda eta Imanol Ubeda. Birako azkena, martiaren 1ean izango da Donostiako Kursaalen.


Sarrerak eskuratzeko aukerak

- Kursaaleko leihatilan: kontzertu edo ikuskizunen bat dagoan egun guztietan (17:00-20:00).

- Victoria Eugenia leihatilan: Egunero (11:30-13:30 / 17:00-20:00).

- Internet bidez: www.kutxa.net

- Telekutxa bidez: 943 00 12 00.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu