Karlos Martinez bilbotarraren erakusketeak abiatuko dau 'Barriek' programea Rekalde aretoan

Bizkaie! 2012-02-14 16:58   Kulturea

Karlos Martinez Bordoyren I don't know what to say, you don't care anyway erakusketeak hasiko dau Barriek programea, Bilboko Rekalde aretoan. Kabinete Abstraktuak lau artistaren lanak hartuko ditu hilero, zezeilaren 14an hasi eta garagarrilaren 1era arte.

Karlos Martinez Bordoyren I don't know what to say, you don't care anyway erakusketeak hasiko dau Barriek programea, Bilboko Rekalde aretoan. Kabinete Abstraktuak lau artistaren lanak hartuko ditu hilero, zezeilaren 14an hasi eta garagarrilaren 1era arte. Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako Bekak 2009. eta 2010. urteetan lortu dituen artisten lanen aukeraketea da Barriek.

Urtero izan dira ikusgai Rekalden artista bekadunen lanak talde erakusketetan. Barriek egitasmoaren bidez, lanen aurkezpena eguneratu nahi da, Aldundiko iturriek azaldu dabenez. Aurrerantzean, lanok Kabinete Abstraktuan erakutsiko ditue, banakako erakusketetan; holan, sortzaile bakotxak protagonismo handiagoa izango dau, ikusgarritasun nabarmena eukiko dabe eta.

Barriek proiektuak Bizkaian behar egiten daben artista gazteen sorkuntza plastikoa eta bisuala bultzatzea eta laguntzea dau helburu. euren hasierako pausuak sustatu eta bidea hasteko baldintza egokiak eskainiz.

Karlos Marinezen lanak zezeilaren 14tik martiaren 18ra izango dira ikusgai. Ostean, beste hiru izerakusketa izango dira: Rosa Parma, martiaren 20tik apirilaren 22ra arte; Alberto Albor, apirilaren 24tik maiatzaren 27ra; eta, Alain Urrutia, maiatzak 29tik garagarrilera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu