Euskal Herriko bost galeria izango dira aurten Arco arte garaikideko azokan
2012-02-14 14:54 KultureaEuskal Herriko bost galeriak hartuko dabe parte Arco arte garaikideko nazinoarteko azokan, Madrilen. Hain zuzen be Bilboko Carreras Mugica eta Vanguardia, Donostiako Altxerri, Iruñeko Moises Perez de Albeniz eta Gasteizeko Trayecto izango dira Arcon. Zezeilaren 15etik 19ra bitartean 29 herrialdetako 215 galeria batuko dira, eta 3.000 artista inguruak erakutsiko ditue euren lanak.
Euskal Herriko bost galeriak hartuko dabe parte Arco arte garaikideko nazinoarteko azokan, Madrilen. Hain zuzen be Bilboko Carreras Mugica eta Vanguardia, Donostiako Altxerri, Iruñeko Moises Perez de Albeniz eta Gasteizeko Trayecto izango dira Arcon. Zezeilaren 15etik 19ra bitartean 29 herrialdetako 215 galeria batuko dira, eta 3.000 artista inguruak erakutsiko ditue euren lanak.
Aurtengo herrialde gonbidatua Herbehereak da. Galeria guztiek artista bat nabarmendu beharko dabe edizino honetan, antolakuntzeak holan eskatuta. Krisiak nabarmen eragin dau artearen merkatua, galerietako arduradunek badakie ez dala lan errez aizango artelanak saltzea.
Bilboko Vanguardia galeriak Jose Manuel Ballester, Elena Asins, Alfonso Batalla, Marisa Gonzalez, Rut Olabarri eta Martin Assig artisten lanak izango ditu salgai 40 metro koadroko standean. Carreras Mugicak makina bat artista izango ditu erakusgai, besteak beste Asier Mendizabal, Eduardo Txillida, Pello Irazu, Itziar Okariz, Erlea Maneros, Txomin Badiola, Richard Serra, Juan Perez Agirregoikoa eta Jessica Stockholder.
Donostiako Altxerri galeriak hiru artistaren lanak eroango ditu Arcora, Elena Asins, Esther Ferrer eta Jordi Teixidorrenak. Espainiako Arte Plastikoen azkenengo urte biotako saridunak dira Ferrer eta Asins. Iruñeko Moises Albeniz galeriak be eskaintza zabala eukiko dau Madrilen, tartean, Dennis Adams, Txomin Badiola, Angel Bados, Willie Doherty, Jon Mikel Euba, Iñaki Garmendia, Pello Irazu, Mona Hatoum, Leiro, Miralda, Muntadas eta Itziar Okarizen. Trayecto galeria gasteiztarrak 75 metro koadroko gunea izango dau, eta bertan Aitor Lajarin, Beatriz Olabarrieta, Angel Marcos, Fernando Sinaga, Guillem Bayo, Nestor Sanmiguel Diest eta Mira Bernabeu lanak izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!