Euskerazko lehenengo irratsaioaren 80. urteurrena ospatzeko jardunaldiak, Donostiako Koldo Mitxelenan
2012-02-15 10:50 jardunaldiakEuskerazko lehenengo irratsaioa orain 80 urte egin zan, martiaren 2an hain zuzen be. Urteurrena ospatzeko, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak Euskara hegaz: euskal irratiak 80 urte jardunaldiak antolatu ditu. Topaketeak martiaren 1ean eta 2an egingo ditue, Koldo Ordozgoiti kazetariaren zuzendaritzapean.
Euskerazko lehenengo irratsaioa orain 80 urte egin zan, martiaren 2an hain zuzen be. Urteurrena ospatzeko, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak Euskara hegaz: euskal irratiak 80 urte jardunaldiak antolatu ditu. Topaketeak martiaren 1ean eta 2an egingo ditue, Koldo Ordozgoiti kazetariaren zuzendaritzapean.
Euskal irratigintzeari buruzko gogoeta egiteaz gan, Joseba Zubimendi, Ander Arzelus Luzear eta Amale Arzelus euskal irratiaren sortzaileak omenduko ditue. Arzelus euskal irratiko lehenengo emakume esataria bertan izango da. Koldo Ordozgoitik, Elixabete Garmendiak eta Inaxio Mujika Iraolak euskal irratiaren sorrerea eta garaiari buruzko txostenak aurkeztuko ditue.
Jardunaldiotan Joseba Zubimendiren funtsa aurkeztuko dabe. Zubimendi familiak 2010ean emon eutsozan agiriak Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta gaur egun materiala digitalizetan dabilz. Funtsak balio eta interes handikoa da,1936. urtea baino lehenagoko euskal kulturearenpizkundearen lekukoa izan zalako, euskerazko kazetaritzearen garapenaren adierazlea.
Eukerazko irratsaioaren urteurren egunean bertan, martiaren 2an, egingo jake omenaldia Joseba Zubimendi, Ander Arzelus Luzear eta Amale Arzelusi. Ekitaldia Txaro Arteagak gidatuko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!