UPV/EHUk Ateak Zabaltzeko Egunak antolatu ditu
2012-02-16 10:56Martiaren 12tik 15ra Euskal Herriko Unibersidadeak hiru campusetan Ateak Zabaltzeko Egunak egingo ditu. Jardunaldi honetan, EHUk ateak edegiko deutsez EAEko unibersidade aurreko ikasle guztiei, bere irakaskuntza eta azpiegiturak bertatik bertara ikusi eta erakutsi ahal izateko.

Martiaren 12tik 15ra Euskal Herriko Unibersidadeak hiru campusetan Ateak Zabaltzeko Egunak egingo ditu. Jardunaldi honetan, EHUk ateak edegiko deutsez EAEko unibersidade aurreko ikasle guztiei, bere irakaskuntza eta azpiegiturak bertatik bertara ikusi eta erakutsi ahal izateko. Beraz, geroko ikasleek ikasi nahi daben karrerearen inguruan laster hartu beharreko erabagia errazago hartu ahal izango dabe. Hiru campusetako unibersidade ikastegi bakotxean bi jarduera egingo dira, euskeraz eta gaztelaniaz: karrerei buruzko informazino-hitzaldiak eta ikastegiko eraikinera bisitak.
Jardunaldi honeetan parte hartu ahal izateko unibersidade aurreko ikasleak beren ikastegietako orientatzaileakaz 2012ko zezeilaren 20a baino lehen hartu-emonetan jarri beharko dira.
UPV/EHUk urterik urtera Sarbiderako Programearen barruan egiten dituan jardueren barruan kokatu behar dira Ateak Zabaltzeko Egun honeek, unibersidade aurreko ikasleek ikasketak aukeratu baino lehen ahalik eta informazinorik zabalena izan deien. Jardunaldia, hain zuzen, programearen azken fasean kokatzen dira, izan be, programea Batxilergo eta goi Mailako Hezkuntza Zikloetako orientatzaileei zuzenduriko topaketa batzuekaz hasi zan eta, Unibersidade Orientazinorako Azoken ostean, Ateak Zabaltzeko Egunakaz amaituko da.
Unibersidade Orientazinorako Azoken arrakastea
Oraintsu egindako Unibersidade Orientazinorako Azokek 6.775 bisitari izan zituen, 2010ean baino gehiago (6.372 bisitari). UPV/EHUko ikastegi guztietako irakasleek nahiz unibersidadeko zenbait zerbitzutako langileek informazino zehatza emon eutsien ikasleei UPV/EHUk eskainiko dituan gradu guztien ganean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!