'Katmandú, un espejo en el cielo'

Karolina Almagia 2012-02-15 14:16   Zinema kritikak

Irakasle katalanaren istorioa kontetako egokiago izango litxake dokumental bat egitea. Fikzinozko pelikulea egiten badozu, argumentua interesgarria izan behar da. Eta pelikula honek aspertu egiten dau.

- Zuzendaria eta gidoilaria: Icíar Bollaín
- Aktoreak: Verónica Echegui, Sumyata Battarai, Norbu Tsering Gurung, Kalsang Tamang, Bikram Pariyar, Muna Thami, Sangita Tamang
- Produktoreak: Media Films, Es Docu, TVE, Canal+, TVE3
- Herrialdea: Espaina
- Iraupena: 134 minutu

Iciar Bollaínek salaketa bat egin gura izan dau film honetan, baina saiakera horretan ahaztu egin jako istorio on bat kontetea. Askoren ustez, Paul Laverty senarraren eskua igarten da pelikulan; izan be, zinema soziala dalakoan lan egindakoa da (Kean Loachen ohiko gidoilaria da). Nik ez dakit zergaitia hori izango dan, edo, beste askok esan daben lez, pelikuleak hasieratik amaieraraino makina bat arazo izan dituala. Edozelan be, pelikuleak ez dauka Bollainen beste lan bikain batzuen mailarik, ezta antzik be ez. Te doy mis ojos edo También la lluvia lan ederrak aitatuko neukez. Baina bada, akaso, Mataharisen parekoa; hau da, asmo oneko istorioa, baina nahikoa traketsa.

Irakasle katalanaren istorioa kontetako egokiago izango litxake dokumental bat egitea. Fikzinozko pelikulea egiten badozu, argumentua interesgarria izan behar da. Eta pelikula honek aspertu egiten dau. Maitasun istorioa han eta hemen tartekatzne dau Bollainek, baina ez ezertan laguntzen. Egia esan oso txarto konteta dago, guzurrezkoa begitantzen jat, ez da sinisgarria.

Ganera, gure aretoetan ikusgai dagoen bikoiztutako bersinoa penagarria da. Ez da ulergarria protagonisteak personaia batzuekaz ingelesez egitea eta beste batzuekaz gaztelaniaz. Aktoreetako batzuk ez dira profesionalak, baina lan ona egin dabe. Penagarria da bikoizketa zentzubako horregaz euren lana bertan behera geratu da. Verónica Echeguiren interpretazinoa, ostera, ez jat gustau. Personaia ez dauala sinisten begitantzen jat. Akaso, bere personaiak ez duaka indarrik gidoian; edozelan be, irakasle katalanak ez dau ezelango enpatiarik sortzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu