Bilboko Alondigeak Nicholas Ray zinemagilea omenduko dau zezeilaren 20an
2012-02-16 13:31 BarriakNicholas Ray zinemagilea omenduko dau Bilboko Alondigeak zezeilaren 20an, haren azkenengo lana izan zan We can´t go home again-en proiekzinoagaz. Susan Ray alargunak aurkeztuko dau pelikulea, izan be berak osotu eta berreskuratu dau filma. Emonaldia 18:00etan izango da, Golem zinema-aretoan.
Nicholas Ray zinemagilea omenduko dau Bilboko Alondigeak zezeilaren 20an, haren azkenengo lana izan zan We can´t go home again-en proiekzinoagaz. Susan Ray alargunak aurkeztuko dau pelikulea, izan be berak osotu eta berreskuratu dau filma. Emonaldia 18:00etan izango da, Golem zinema-aretoan.
Orain ehun urte pasautxu jaio zan Nicholas Ray, 1991n, AEBetako Wisconsineko Galesville herrian. Bizitza osoa zinemeari emon eutson; gaixo-gaixo egoala be, bere burua grabau eban. Rebel Without a Cause (1955) eta Johnny Guitar (1954) pelikula ezagunak zuzendu zituan. Jean Luc Godard zinemagile frantsesaren esanetan, Zinemea Nicholas Ray da.
Zinemagilearen jaiotzearen mendeurrenean, garai guztietako zinemagilerik onenetako bati omenaldia egin nahi deutsagu, bere azken lana aurkeztuz, adierazo dabe Alondigako iturriek. We can´t go home again film esperimentala hainbat formatutan grabau eban Nicholas Rayk Binghamptongo Unibersidadeko Harpur College of Arts and Scienceseko ikasleekaz.
Ostean, Don´t expect too much dokumentala eskainiko dabe, Nicholas Rayren eta Hollywooden arteko loturea, Europako erbestealdia eta AEBetara itzultzea azaltzen dituana. Artxiboko irudiek osotzen dabe filma, zuzendari batzuei (Victor Erice, Jim Jarmusch eta abar) eta We can´t go home again lanean parte hartutako kide batzuei egindako alkarrizketek osotzen dabe. Susan Ray alargunak idatzi eta zuzendu dau dokumentala.
Bai, We can´t go home again bai Don´t expect too much jatorrizko hizkuntzan emongo ditue, gaztelaniazko azpitituluekaz.
Nicholas Rayren omenaldia zezeilaren20an izango, 18:00etatik aurrera, Bilbako Alondigako Golem zinema-aretoetan. Sarreren prezioa: 4 euro; Hó txartelagaz, 3 euro.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!