Hamazazpi estreinaldi, Donostiako dFeria azokan

Bizkaie! 2013-02-12 13:21   Kulturea

Donostiako dFeria arte eszenikoen azokeak 27 ikuskizun eskainiko ditu martiaren 18tik 27ra bitartean. Parte hartuko daben konpainien erdia Euskal Herrikoa da. Danetara, 17 estreinaldi izango dira jaialdiaren 19. edizinoan.

Donostiako dFeria arte eszenikoen azokeak 27 ikuskizun eskainiko ditu martiaren 18tik 27ra bitartean. Parte hartuko daben konpainien erdia Euskal Herrikoa da. Danetara, 17 estreinaldi izango dira jaialdiaren 19. edizinoan.

Aurten, 14 antzezlan, 11 jantza-ikuskizun eta hainbat diziplina buztarten dituen lan bi izango dira ikusgai Donostian. Hainbat areto izango dira dFeriaren eszenatoki, besteak beste, Victoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharra, Intxaurrondo, Lugaritz eta Larratxo kultur etxeak, Gazteszena eta Zurriola hondartzea. Emonaldiez aparte, antzerkia eta jantzearen ganeko mintegiak antolatu ditue, martiaren 15ean eta 16an.

Martiaren 19an, Dantzaz konpainiak Naufragoak Joseba Sarrionandiaren testuekaz eta Mikel Laboa, Jabier Muguruza, Ken Zazpi eta Kortaturen musikeagaz osotutako lana aurkeztuko dau Zurriolan. Karla Krancht & Andrés Beladiezek Zoomwooz performancea eskainiko dabe martiaren 21ean, Donostiako Suhiltzaileen eraikinean. Europa mailako estreinaldia izango da, dFeriako arduradunek jakinarazo dabenez. Marta Etura aktore donostiarrak Return berbea eta jantzea lotzen dituan lana egingo dau, Chevi Muradaygaz batera.

Arte eszenikoen merkatua mobiduten laguntzea da azokearen helburu nagusia, eragileen arteko hartu.emonak bultzatu eta sorkuntza barrienak erakustea. 300 profesional eta ehun bat programatzaile batuko dira aurten, topagune parebakoa izango da. Konpainiek emonaldiak berbatuteko aukera ederra izatne dabe. Igaz, azokea egin eta sei hilera taldee 190 emonaldi itxi zituela adierazo dabe jaialdiaren arduradunek.

dFeria azokearen egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu