Bernard Pívotek eta José Luis Rebordinosek irakurtearen grinaz jardungo dabe Bidebarrietan

Bizkaie! 2013-04-08 15:18   Kulturea

Bernard Pívot, dibulgatzaile, kazetari eta literatur kritikari frantsesa eta José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak irakurketea izango dabe berbagai eguaztenean, Bidebarrieta liburutegian. Hitzordua 19:30ean izango da.

Bernard Pívot, dibulgatzaile, kazetari eta literatur kritikari frantsesa eta José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak irakurketea izango dabe berbagai eguaztenean, Bidebarrieta liburutegian. Hitzordua 19:30ean izango da.

Bidebarrieta Kulturguneak, Bilboko Institutu Frantsesagaz alkarlanean, antolatu dau Irakurketa, grina kutsakorra” izeneko berbaldia. Pívotek eta Rebordinosek irakurteko grineari buruz jardungo dabe eztabaidan. Barriketaldia frantsesez izango dala aurreratu dabe antolatzaileek, baina aldibereko itzulpena eskainiko da.

Bernard Pívot literatur Apostrophes eta Bouillon de Culture telebista saio mitikoen sortzailea eta aurkezlea da. Saioetan eztabaidak antolatu eta hainbat personaia ezagun alkarrizketatu ditu, besteak beste, Marguerite Duras, Umberto Eco, François Mitterrand, Jean-Luc Godard, Vladimir Nabokov, Salman Rushdie, Woody Allen, Françoise Sagan eta Brigitte Bardot.

Pívotek 28 urteko ibilbide profesional luzea dauka, Frantziako kate publikoko prime timean. Astean 4 milioi ikus-entzulek segiduten dabe. Idazle ez dan Goncourt Akademiako kide bakarra da. Sari asko jaso ditu, AEBetako Connoisseur aldizkariak Mundu osoko eztabaida programarik onenari saria emion eutson.

José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria da 2010etik, irakurle amorratua da, eleberri baltz eta komiki irakurlea batez be. Rebordinosek Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemearen Astea eta Giza Eskubideen Jaialdia antolatzen dituan Zine Unitatea dalakoa zuzendu eban. Danetariko zinemea gustetan jako, zinema baltza eta fantasiazkoa gehien-gehien. Ozu, Kaurismäki, Bertolucci, Bergman, Cronenberg eta Spielberg zinema-zuzendariak ditu gogokoen. Nosferatu liburu-bildumea zuzentzen dau, eta zinemeari buruzko artikulu ugari idazteaz gan, hainbat zinemagileri buruzko liburuak idatzi ditu, berbarako, Shinya Tsukamoto, Montxo Armendáriz, Elías Querejeta, Julio Medem, Imanol Uribe eta Javier Aguirresaroberi buruzkoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu