Emon izena Sopelako Esaera Zaharren XX. Txapelketan!
2013-04-05 16:17 BertsolaritzeaXX. edizinoa beteko dau aurten Sopelako Esaera Zaharren Txapelketeak, eta betiko legez, giro euskaldun eta jatorra bermatua izango da aurten be, Sopelako AEK-ren eskutik. Izena emoteko azken eguna hilaren 22a izango da.
XX. edizinoa beteko dau aurten Sopelako Esaera Zaharren Txapelketeak, eta betiko legez, giro euskaldun eta jatorra bermatua izango da aurten be, Sopelako AEK-ren eskutik.
Uribe Kostako euskaltzaleon erreferentea bihurtu dan txapelketa hau apirilaren 27an ospatuko da, baina izena emoteko azken eguna hilaren 22a izango da. Horretarako, taldearen izena, kideren baten telefono zenbakia edo posta-helbide elektronikoa aurkeztu beharko da. Taldeek hamar euro ordaindu beharko dabe izena emoterakoan, inskripzino gisa. Bazkaria, barriz, 18 euroko izango da personako.
Txapelketak saio bi izango ditu: eguerdian kanporaketak (ALBE Algortako Bertsolari Eskolako bertsolariakaz) eta arratsaldean finalak (Xabier Amuriza eta Ane Labakagaz). Eguerdian, herri-bazkaria izango da udal frontoian. Aldez aurretik, parte-hartzaileek 100 esaera zaharrakaz osotutako zerrendea ikasi beharko dabe. Horreetako bat, haatik, ez da benetakoa. Esaera barria identifiketan dauenak sariren bat izango dau.
Txapelketan, bertsoei jagokezan esaerak asmetea da gakoa. Bertsolariek bertsoak kantauko deutseez taldeei, eta talde bakotxak zein esaera zaharrari jagokon asmau beharko dau.
Oinarriak
1. Txapelketa taldeka egiten da (2-4 kide, 16 urtetik gorakoak).
2. Izena emoteko azken eguna apirilaren 22a izango da. Emon beharrekoak: taldearen izena eta kideren baten telefono zenbakia edo posta-helbide elektronikoa.
3. Taldeek 10 € ordaindu beharko dabe izena emotean. Bazkarirako, 18 € personako. Mesedez, hobeto antolatzeko, sartu dirua aurretik, kontu honetan: 3084 0047 85 6400020827 (Ipar Kutxa) taldearen edo kide baten izena adierazota.
4. Txapelketan izenaz gan, taldeek zenbaki bana izango dabe: 1. taldea 2. taldea, etab.
5. Txapelketeak saio bi ditu: eguerdian kanporaketak eta arratsaldean finalak.
6. Parte-hartzaileek 100 esaera zahar daukiez ikasteko (Erantsitako artxiboan). Horreetako bat, haatik, ez da benetakoa. Esaera barria identifiketan dauenak sariren bat izango dau.
7. Txapelketan, bertsoei jagokezan esaerak asmetea da gakoa. Horretarako bertsoak kantauko deutseez bertsolariek taldeei, ordena jakin batean, eta talde bakotxak bina bertso edo gehiago entzungo ditu saio bakotxean. Bertsoa behin edo birritan kantauko da (jagokon taldeak eskatzen badau baino ez), eta orduan minutu bat egongo da erantzuna emoteko, bozeroailearen bidez (beti persona bera). Erantzun bakarra onartuko da taldeko.
8. Ez dago esaerak edozein modutara esaterik: zerrenda ofizialean agertzen dan era berean (berbaz berba) adierazo behar da esaera bakotxa, epaileak ontzat emoteko. Logikoa danez, txapelketan zehar ezin da zerrendea eskuan izan.
9. Taldeak bere txandan, asmetan dauen esaera bakotxeko, puntu 2 eskuratuko ditu.
10. Esaera asmau ezean, gainontzeko taldeek erreboterako aukerea izango dabe. Bertsoa ez da barriro kantauko, eta taldeen ordena errespetauko da. Errebotean asmetan dauen taldeak puntu 1 irabaziko dau.
11. Edozein zalantza sortzen dalarik, epaileak erabagiko dau.
12. Goizean ibilbidetan banatzen dira taldeak. Bakotxean puntu gehien batzen dauen taldea joango da finalera; arratsaldean puntu gehien lortzen duaena izango da irabazlea.
13. Kanporaketetan zein finalean hainbana gertatu ezkero, bertso bana (edo behar diranak, baina beti kopuru berean) kantauko jake taldeei, harik eta bardinketea apurtu arte.
14. Sopelako AEK-k eskubidea dauka honako oinarriak aldatzeko, antolaketa arrazoiakaitik.
15. Epaimahaia eratuko da txapelketea gidatzeko eta Sopelako AEK-k erabagiko dau.
16. Txapelketan parte hartzeak ezinbestean dakar oinarriok onartzea. Halan da be, beti egongo da kexatzeko eskubidea, ahoz edo idatziz. Hori bai: ez dago aurkaratzerik.
Informazino gehiagorako eta izena emoteko: aitor-f@aek.org, jose-p@aek.org
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!