‘Plethora’, bigarren diskoa dakar Mantisak

Bizkaie! 2013-04-19 14:39   Musikea

Musika estiloari jagokonez, zeozelako aldaketea dakar disko barriak, segurutik teklatuak sartu dituelako: Eboluzino naturala izan da eta oso gustura gagoz. Benetan nahi genduan bidea topau dogu hainbat urteren ostean, esan dau Gonzalez abeslariak.

Mantisa musika talde zarauztarrak bere bigarren diskoa aurkeztu eban atzo, Plethora izenburukoa. Lehenengo diskoa Gor diskoetxeagaz atara eben baina orain autoprodukzinoaren alde egin dabe. Zarautzeko Noisestudioan egin dabe grabazinoa 2012ko abuztua eta iraila bitartean Josu Gonzalez teknikariaren zuzendaritzapean eta Mr. Toad's jn.aren (AEB) masterizazinoagaz. Danetara, 10 kantu dira.

Bideoklipa be egin dabe, Hondarra kantuagaz eta bertan maite dozun persona bat galtzeak zenbat hunkitu eta horrek sortzen dauen mina eta ondorengo onarpena azaltzen dau.

Mantisak taldekide barria dauka Xabier Arruti teklatujolea, hain zuzen be; ganerako kideak ondokoak dira: Iosu Gonzalez (ahotsa eta gitarra), Ganix Illarramendi (gitarra), Iñigo Azkue (baxua) eta Iñaki Castro (bateria).

Musika estiloari jagokonez, zeozelako aldaketea dakar disko barriak, segurutik teklatuak sartu dituelako: Eboluzino naturala izan da eta oso gustura gagoz. Benetan nahi genduan bidea topau dogu hainbat urteren ostean, esan dau Gonzalez abeslariak. 2004an sortu zan Mantisa eta hardcore, rock eta punk-rocka jorratzen eban; gaur egun, barriz, melodia harmonizatuak, erritmo landuak dira nagusi.

Zuzenekoakaz hasteko prest dago taldea, eta zapatu honetan bertan hasiko dira, Lazkaoko jaietan. Ondoren, Zarautzen (maiatzak 10), Iruñean (maiatzak 17) eta Gasteizen (maiatzak 28) joko dabe. Donostian, barriz, bagilaren 8an, emongo dabe kontzertua Doka Kafe Antzokian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu