Goran Paskaljevic zuzendari serbiarraren 'Kad svane dan' lanak zabalduko dau Donostiako Giza Eskubideen Jaialdia
2013-04-19 14:41 BarriakKad svane dan Goran Paskaljevic zinemagile serbiarraren pelikuleak edegiko dau Donostiako Giza Eskubideen Jaialdia gaur, 19:00etan, Viktoria Eugenia antzokian. 16 film luze eta 15 labur eskainiko ditue apirilaren 19tik 26ra bitartean.
Goran Paskaljevic zinemagile serbiarraren Kad svane dan pelikuleak edegiko dau Donostiako Giza Eskubideen Jaialdia gaur, 19:00etan, Viktoria Eugenia antzokian. 16 film luze eta 15 labur eskainiko ditue apirilaren 19tik 26ra bitartean.
Paskaljevic-ek ederto ezagutzen dau Balkanetako errealidadea. 30 dokumental eta 16 pelikula egin ditu bere jaioterriko jazoerak azaltzeko. Makinatxu bat sari jaso ditu, besteak beste, Donostiako Zinemaldian. Epaimahaiburu be izan zan, ganera, 2010ean.
Kad svane dan filmak -ingelesez, When day Breaks; Hegoaldean, Al nacer el día- naziek I. Mundu Gerran Belgraden, eta Serbia osoan, egindakoak erakusten ditu. Mirsa Brankov musika irakasle jubiladua da protagonistea. Kaxa baten gutun bat eta partitura bat jasoko ditu; halan jakingo dau bere guraso biologikoek beste familia bategaz itxi ebela, naziek juduentzako eregitako Semlin konzentrazino gunean hil baino lehenago. Benetako jazoerak ditu oinarrian pelikuleak, zuzendariaren lagun eta lankide den Philips Davidek kontautakoak.
Biktimen oroimena beharrezkoa da, Paskaljevic-en esanetan, ideologia nazian oinarritutako muturreko hainbat talderen ahotsa gero eta gehiago entzuten da eta gaur egun.
Krisialdi ekonomikoa eta giza arazoen inguruko pelikulek leku berezia daukie XI. Giza Eskubideen Zinemaldian, antolatzaileek azaldu dabenez. Sail Ofizialean 10 pelikula izango dira lehian, hiru Euskal Herrian egindakoak. Film laburrei jagokienez, aurkeztutako 800 beharretatik 15 proiektauko ditue, Gazteen Saria atalean. Pelikulen proiekzinoez aparte, mintegiak, barriketaldiak eta erakusketak aukeran egongo dira Donostian.
Patricio Guzmán zinemagile txiletarrak jasoko dau 2013ko Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria. 1941ean jaio zan Santiagon. Madrilgo Zinematografiako Eskola Ofizialean egin zituan ikasketak. 1973an, La batalla de Chile bost orduko dokumentala filmau eban, Allenderen gobernuaren amaierearen ganean. Hamaika film egin ditu, tartean, mundu osoko zinemaldietan erakutsitako dokumentalak egin zituen: La cruz del sur (1992), Chile, la memoria obstinada (1997), El caso Pinochet (2001), Mon Jules Verne (2005) eta Salvador Allende (2004).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!