100 musikaritik gora Amorebieta-Etxanon egingo dan VIII. Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Jaialdian
2013-04-18 12:51 MusikeaBeste urte batez, Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Jaialdia ospatuko da Amorebieta-Etxanon, bagilaren 21etik 23ra bitartean, Udalak antolatuta. Edizino honetarako 13 herrialdetako 37 taldek aurkeztu dabe euren proposamena.
Beste urte batez, Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Jaialdia ospatuko da Amorebieta-Etxanon, bagilaren 21etik 23ra bitartean, Udalak antolatuta. Edizino honetarako 13 herrialdetako 37 taldek aurkeztu dabe euren proposamena. Aurtengo edizinoko lehiaketan parte hartuko daben 9 bandak aukeratu ditue antolatzaileek proposamen horreen guztien artean eta kalidadeari eta estiloen eta sorterrien aniztasunari erreparau jake taldeen aukeraketea egitean, bai eta izena emonda euken banden ibilbideari eta curriculumari. Aitatzekoak dira aurtengo edizinoan parte hartuko daben taldeen kultura eta estilo aniztasuna. Honakoak izan dira, hain zuzen, hautatu diran taldeak:
- BLAAS OF GLORY, Overijssel-Herbehereak.
- ACOUSTTEEL GANG, Bordeaux-Frantzia.
- KAR CES BRASS BAND, Cerkno-Eslovenia.
- LES BUSICIENS, Waasmunster-Belgika.
- MO´BETTER BAND, Roseto degli Abruzzi- Italia.
- THE DIXIE TICKLERS, London- Ingalaterra.
- LE BUS ROUGE, Lyon- Frantzia.
- EL PUNTILLO CANALLA BRASS BAND, Segovia- Espainia.
- FANFARRE SUGARRI, Durango- Euskadi.
Kontuak kontu, estilo aniztasuna da nagusi: hasi dixieland estilotik eta heavyraino, funkia, 70eko hamarkada, latindarra, Balkanetakoa, reggaea, jazza, perkusinoa eta abar. Hori bai, kaleko musikan ibiliak eta adituak dira parte-hartzaile danak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!