Duncan Dhu itzuliko dala iragarri dau Mikel Erentxunek

Bizkaie! 2013-04-19 16:40   Musikea

Mikel Erentxun musikari donostiarrak bere Twitter kontuan iragarri dau Duncan Dhu taldea itzuliko dala. Erentxunek berak Diego Vasallogaz eta Juan Ramon Vilesegaz batera 1984an sortu eban taldearen orain arteko azken lana Crepúsculo (2001) izan zan, bi diskotan 21 kanta batzen zituana.

Adiskideok, berri garrantzitsu bat: Duncan Dhu itzuliko da!!!. Informatzen jarraituko dut. Gabon adiskide ezezagunok mezua idatzi eban Erentxunek eguen gauean aitatu sare sozialeko bere kontuan.

Duncan Dhu talde donostiarrak 11 disko argitaratu ditu eta bere kanta ugari sano arrakastatsuak izan ziran, besteak beste, Cien gaviotas, En algún lugar edota Una calle de París.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu