Frantsezka taldeak 'BasauriON!' lan barria zuzenean aurkeztuko dau Arespalditzako jaietan
2013-04-24 15:31 MusikeaFrantzeska hirukote santurtziarrak BasauriON! diskoa zuzenean aurkeztuko dau barikuan, hilak 26, Arespalditzako jaietan, 21:00etan. Rockein talde lehiaketea irabazteari esker grabau dabe bost kantako lan laburra.
Frantzeska hirukote santurtziarrak BasauriON! diskoa zuzenean aurkeztuko dau barikuan, hilak 26, Arespalditzako jaietan, 21:00etan. Rockein talde lehiaketea irabazteari esker grabau dabe bost kantako lan laburra.
Igaz BasauriOn -orain Rockein- musika talde lehiaketako saria irabazi eban Frantzeskak. Udan sartu ziran Mr. Jam estudiora bost kanta barriak grabetako. Reggae, jazza, hardcorea, ska eta punka nahastau ditu hurukoteak bigarren lan honetan. BasauriOn! beharrak bost abesti ditu: La Kaja Gris, Krimen, Degenerazion, nº3 eta Sustraia(k).
Diskoen diseinua benetan be ondo jagoten dabe santurtziarrek; BasauriOn! eskuz egindako digipacka da, bordau eta guzti; eta, F, kartoizko gutunazalean sartuta, eta isotopoa trokelauta.
Frantzeska dira David (bajua eta ahotsa), Bubu (bateria eta ahotsa) eta Ander OGT (gitarrea eta ahotsa). Euren lehenengo lana, F izenburukoa, 2012ko garagarrilean argitaratu eben. Hamar kantaz osotu eben diskoa.
Arespalditzako kontzertuaz aparte, beste hitzordu bat daukie laster: maiatzak 18, Soraluzeko Gaztetxean.
BasauriOn! diskoa doban entzun eta deskargetako, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!