'El paraíso y los gatos' disko-liburua aurkeztu dabe Madrilen

Bizkaie! 2013-04-24 17:53   Kulturea

Bernardo Atxagaren testuak eta Jabier Muguruzaren musika jasoten dituan El paraíso y los gatos disko-liburua aurkeztu eben apirilaren 23an, Madrilgo Círculo de Bellas Artes erakundearen egoitzan. Paradisua eta katuak lanaren gaztelaniazko bersinoa da.

Liburuak Bernardo Atxagaren ipuinak, poemak, pasarte komikoak eta gogoetak batzen ditu, 64 orritan. CDan, barriz, 2012ko martian, Círculo de Bellas Artes erakundearen egoitzan, Euskaltzaindiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskalerriaren Adiskideen Alkarteak antolatutako Euskarari gorazarre jardunaldien barruan, egindako emanaldia jaso dabe. Jabier Mugurutzaren musikak laguntzen dau Atxagaren testua.

Atxagagaz batera, ekitaldian izan ziran Xabier Kintana eta Erramun Osa, Euskaltzaindiko idazkaria eta idazkariordea, hurranez hurran, Círculo de Bellas Artes-eko ordezkariak eta José Luis Gallero poetea. Lana Círculo de Bellas Artesek, Euskaltzaindiak eta Etxepare Euskal Institutuak argitaratu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu